Ohar metodologikoa: Eraikuntzaren kostuen indizea

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EEKI). 2015eko oinarria

Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) koiunturako adierazlea da. Eraikuntzaren prezioen bilakaera neurtzen saiatzen da, produktu horien merkaturatzearen lehen urratsean, hau da, egiazko salerosketen ondorio diren fabrika-irteerako prezioen bilakaera neurtzen saiatzen da; kanpoan uzten ditu garraio- eta merkaturatze-gastuak, bai eta BEZ fakturatua ere. Neurketa hilez hil egiten du indize horrek.

Eraikuntzaren kostuen indizea Laspeyres-en indize ponderatu bat da, eta oinarri-urteko datuen bidez kalkulatutako ponderazio finkoetan oinarritzen da. Horrelako indizeek alde dute errazak direla kalkulatzen eta interpretatzen.

2019ko martxoan burutu ziren Eraikuntzaren kostuen indizearen oinarria 2010tik 2015era berritzea ahalbidetu duten lanak. Oinarria aldatzeko prozesuak adierazlean hainbat hobekuntza sartzea ahalbidetu du, ez baita mugatu soilik ponderazio-koefizienteak birkalkulatzera eta laginaren panela berregokitzera. Oinarri-aldaketako prozesuaren alderdi garrantzitsuenen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Ponderazio-koefizienteak eguneratzea, haietan sektorekako egitura eguneratuago bat bilduz. Ponderazio-koefiziente horiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2015 urteko Eraikuntzaren estatistikaren datuetan oinarrituz kalkulatu dira.
  • Unitate informatzaileen panela berritu da indizearen adierazgarritasuna handitzeko helburuarekin, unitate informatzaile berriak gehituta. Indizearen lagin-panel berria 515 industria-enpresak osatzen dute, eta hilero ematen dute beren produktuen salmenta-prezioen berri.
  • Indizea kalkulatzeko metodo berriak enpresen altak eta bajak modu jarraituan sartzea aurreikusten du, eta horrek laginaren adierazgarritasuna behar bezala mantentzea ahalbidetuko du.
  • Indizearen kalkulua eta emaitzen aurkezpena 2009ko JENS jarduera ekonomikoen sailkapen nazionalaren arabera egiten da.
  • A64 sektore-sailkapenetik hartutako 14 adar hartzen dira kontuan, JENS-09rekin bat etorriz.

2015eko oinarriko serie berriak 2010eko oinarriko aurreko serieekin lotu dira; horrela, analistek eta erabiltzaileek, inolako hausturarik gabe, 1995eko urtarriletik aurrerako indizearen hileroko zenbatespenen jarraipena egin dezakete datu-bankuan.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali