Udako Ikastaroa 2018
Euskal AEko ikuspegi demografikoak: Non egongo gara 2060an?
Zuzendaria: Cristina Prado Valle. Eustat.
Tokia: Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua, 48. zk. Donostia
Jardueraren hizkuntza ofiziala: Espainiera, gaztelania
Jardueraren helburuak:
- Biztanleriaren proiekzioak 2017-2031 eta Euskal AEko Ikuspegi Demografikoak 2017-2061 -EUSTATek egindakoak- ezagutaraztea.
- Bilakaera demografikoaren aurrean gizartean nahiz ekonomian dauden aukerei buruz hausnartzea.
- Gure gizartea erronka demografikoetarako prestatuko duten esperientzia berritzaileak aurkeztea.
- Datu demografikoetan adierazten den bilakaeraren aurrean profesional eta espezialistek duten iritzia trukatzea,hurrengo urteetarako ondorioak baloratuta.
Laburpena: Ikastaro honetan, Euskal Autonomia Erkidegorako 2017-2061erako egindako biztanleria-eszenatoki desberdinak zehatz-mehatz ezagutarazi nahi dira,fenomeno demografikoen bidez: ugalkortasuna, hilkortasuna eta migrazioak. Halaber, datu horiek Estatu eta Europa mailako bilakaera demografikoekin alderatu nahi dira.
Era berean, biztanleria-egitura zahartzarorantz joateak sortzen dituen aukerei buruz hausnartu nahi da, kontuan hartuta euskal gizartearentzat zein aukera sortzen dituen,hainbat eremutan: gizartean, ekonomian, enpresan. Hausnarketa horretan, administrazio publikoek dituzten proiektu berritzaileak eta ildo horretako ekimen pribatua landuko dira.
Egitaraua:
- - -2018-06-18 - - -
09:00 - 09:30 Inaugurazioa: Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua.
09:30 - 10:30 Euskal EAko ikuspegi demografikoak 2017-2061.
Enrique Morán Aláez
Arlo Soziodemografikoko burua / EUSTAT
Maria Victoria García Olea
Estatistika Produkzioko eta Analisiko zuzendariordea/EUSTAT
Euskal EAko agertoki demografikoak 2017-2061. (PDF, 423KB)
10:30 - 11:00 Etena.
11:00 - 11:40 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Ugalkortasunaren analisi demografikoa.
Daniel Devolver Pennaguer
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics
Emankortasuna (PDF, 331KB)
11:40 - 12:20 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Ugalkortasunaren analisi demografikoa.
Amand Blanes Llorens
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics
Euskal AEko biztanleriaren heriotza-tasaren eta biziraupenaren hiru hamarkada(PDF, 401KB)
12:20 - 13:00 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Migrazioen analisi demografikoa.
Joaquín Recaño Valverde
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics
Hurbilketa bat barneko eta kanpoko migrazioari Euskal AEn (PDF, 728KB)
13:00 - 13:15 Eztabaida hizlariekin.
- - - 2018-06-19 - - -
10:15 - 10:45 Etena.
10:45 - 11:45 I+G zahartzaroan: euskal ekonomiarako aukerak.
Karmele Acedo Gil
Kudeatzailea / Grupo Servicios Sociales Integrados
I+G+b zahartzean: aukerak Euskal AEko ekonomiarentzat. (PDF, 410KB)
11:45 - 12:00 Etena
12:00 - 13:00 ADINBERRI: Administrazioaren esperientzia berritzailea zahartzaroaren erronkaren aurrean
Ainhoa Aizpuru Murua
Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko diputatua / Gipuzkoako Foru Aldundia.
ADINBERRI: Administrazioaren esperientzia berritzailea zahartzaroaren erronkaren aurrean(Gaztelaniaz) (PDF, 474KB)
13:00 - 13:30 Eztabaida hizlariekin