HomeZerbitzuakUdako ikastaroakUdako ikastaroen egitaraua. 2011

Udako ikastaroen egitaraua. 2011

OSASUNGINTZA GAUR EGUN: ERRONKAK ETA ERANTZUNAK (C)

Zuzendaria: Cristina Prado Valle. Eustat. Vitoria-Gasteiz.

Helburuak: EUSTATEK aurten gaurko osasun-sistemaz gogoeta lasaia burutzea du helburu nagusi. Dakigunez, osasun-sistema ongizate-gizartearen oinarrizko zutabea dugu eta eztabaidagai, dabilkigun egoera ekonomiko konplexuan. Gastu publikoa arrazionalizatu beharra aldarrikatzen da batetik, bestetik artatzeko beharrak ere eraldatuz doaz; honek guztiak osasun-sistemak trantsizio-garai batera ekarri ditu. Ikastaroan diagnostiko eta gogoeta prozesuak eta eraldatze hau gidatzen duten orientazioak erakutsiko dira.

Analisiak osasun-sistemaren egoerari eta erronkei ekingo die, gure erkidegoan, estatuan, Europan.

Gogoeta egingo da, baita ere, gure osasun-sistemaren kalitateaz eta berrikuntzak eta teknologia berriek jokatutako rolaz. Gure osasun-sisteman estaldura unibertsala dugu, bertako gaur eguneko ezberdintasunez ere ariko gara.

Ikastaroaren barruan atal berezi bat eskainiko zaie gure erkidegoko osasun adierazle nagusiei, analisi zehatz konparaziozkoa egin asmoz.

Ikastaroa bi egunekoa da. Aurrenekoan osasun-sistemen egoera eta erronkak aztertuko dira, Europan, Espainian, Euskal AEn, gaurko egoera ekonomikoaren barruan.

Bigarrenean, osasun zerbitzuen kalitatean eta hiritarren osasunean eragiten duten alderdiez ariko gara.

 

EGITARAUA

 

- - - UZTAILAREN 18an - - -

9:00 Agiri banaketa

  • 9:30 “Osasungintzaren gaurko egoera eta erronkak, Europan eta Espainian”

    JOSÉ MANUEL FREIRE. (Osasun eskola nazionala-Carlos III osasun institutua. Madril.)
    Power Point (19.903 KB)

10:30 Atsedena

  • 10:45 “Osasungintzaren egoera eta perspektibak, Euskal AEn”

    RAFAEL BENGOA. (Osasun eta Kontsumoko sailburua. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz.)
    Power Point (10.611 KB)

12:00 Atsedena

  • 12:15 “Euskal AEko osasunaren ikuspegia: Konparaziozko azterketa”

    MARTA DE LA TORRE. Mª VICTORIA GARCÍA OLEA. (Eustat. Vitoria-Gasteiz.)
    Power Point (79.905 KB)

13:30 Sintesi saioa/ Saio bibliografikoa

 

- - - UZTAILAREN 19an - - -

  • 9:15 “Ezberdintasunak osasunean”

    SANTIAGO ESNAOLA. (Osasun eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz)
    Power Point (3.584 KB)

10:30 Atsedena

  • 10:45 “Osasun zerbitzuen kalitatea”

    SANDRA GARCÍA ARMESTO. (Osasun zientzien Aragoiko institutua (I+CS) Zaragoza.)
    Power Point (7.863 KB)

12:00 Atsedena

  • 12:15 “Berrikuntzaren eta teknologia berrien rola osasungintzan”

    OLGA RIVERA HERNÁEZ. (Osasun kalitate, ikerketa eta berrikuntza sailburuordea. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz.)
    Power Point (17.830 KB)

13:30 Sintesi saioa/ Saio bibliografikoa


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali