HomeServiciosCursos de VeranoUdako Ikastaroa 2018

Udako Ikastaroa 2018

Euskal AEko ikuspegi demografikoak: Non egongo gara 2060an?

Zuzendaria: Cristina Prado Valle. Eustat.

Tokia: Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua, 48. zk. Donostia

Jardueraren hizkuntza ofiziala: Espainiera, gaztelania

Jardueraren helburuak:

  • Biztanleriaren proiekzioak 2017-2031 eta Euskal AEko Ikuspegi Demografikoak 2017-2061 -EUSTATek egindakoak- ezagutaraztea.
  • Bilakaera demografikoaren aurrean gizartean nahiz ekonomian dauden aukerei buruz hausnartzea.
  • Gure gizartea erronka demografikoetarako prestatuko duten esperientzia berritzaileak aurkeztea.
  • Datu demografikoetan adierazten den bilakaeraren aurrean profesional eta espezialistek duten iritzia trukatzea,hurrengo urteetarako ondorioak baloratuta.

Laburpena: Ikastaro honetan, Euskal Autonomia Erkidegorako 2017-2061erako egindako biztanleria-eszenatoki desberdinak zehatz-mehatz ezagutarazi nahi dira,fenomeno demografikoen bidez: ugalkortasuna, hilkortasuna eta migrazioak. Halaber, datu horiek Estatu eta Europa mailako bilakaera demografikoekin alderatu nahi dira.

Era berean, biztanleria-egitura zahartzarorantz joateak sortzen dituen aukerei buruz hausnartu nahi da, kontuan hartuta euskal gizartearentzat zein aukera sortzen dituen,hainbat eremutan: gizartean, ekonomian, enpresan. Hausnarketa horretan, administrazio publikoek dituzten proiektu berritzaileak eta ildo horretako ekimen pribatua landuko dira.

Egitaraua:

- - -2018-06-18 - - -

09:00 - 09:30 Inaugurazioa: Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua.

09:30 - 10:30 Euskal EAko ikuspegi demografikoak 2017-2061.

Enrique Morán Aláez
Arlo Soziodemografikoko burua / EUSTAT
Maria Victoria García Olea
Estatistika Produkzioko eta Analisiko zuzendariordea/EUSTAT

Euskal EAko agertoki demografikoak 2017-2061. (PDF, 423KB)

10:30 - 11:00 Etena.

11:00 - 11:40 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Ugalkortasunaren analisi demografikoa.

Daniel Devolver Pennaguer
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics

Emankortasuna (PDF, 331KB)

11:40 - 12:20 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Ugalkortasunaren analisi demografikoa.

Amand Blanes Llorens
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics

Euskal AEko biztanleriaren heriotza-tasaren eta biziraupenaren hiru hamarkada(PDF, 401KB)

12:20 - 13:00 Jokaera demografikoak Euskadin eta inguruan: Migrazioen analisi demografikoa.

Joaquín Recaño Valverde
/ Irakaslea / Centre d'estudis demogràfics

Hurbilketa bat barneko eta kanpoko migrazioari Euskal AEn (PDF, 728KB)

13:00 - 13:15 Eztabaida hizlariekin.

 

- - - 2018-06-19 - - -

10:15 - 10:45 Etena.

10:45 - 11:45 I+G zahartzaroan: euskal ekonomiarako aukerak.

Karmele Acedo Gil
Kudeatzailea / Grupo Servicios Sociales Integrados

I+G+b zahartzean: aukerak Euskal AEko ekonomiarentzat. (PDF, 410KB)

11:45 - 12:00 Etena

12:00 - 13:00 ADINBERRI: Administrazioaren esperientzia berritzailea zahartzaroaren erronkaren aurrean

Ainhoa Aizpuru Murua
Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko diputatua / Gipuzkoako Foru Aldundia.

ADINBERRI: Administrazioaren esperientzia berritzailea zahartzaroaren erronkaren aurrean(Gaztelaniaz) (PDF, 474KB)

13:00 - 13:30 Eztabaida hizlariekin


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali