Ohar biografikoak 2007
ERIC SCHULTE NORDHOLT
Eric Schulte Nordholt Statistics Netherlands erakundeko ikertzaile titularra eta
proiektuburua da. Matematikan eta Ekonometrian graduatu eta gero, Statistics Netherland-en sartu zen
1992an. Hasieran estatistika-metodologiaren sailean aritu zen, eta 1996az geroztik gizarte-estatistiken
arloan. 1995ean Eurostatekin elkarlanean aritu zen Luxemburgen, eta 2006an Statistics New Zealandekin.
Eric Schulte Nordholt-ek eskarmentu handia du estatistika-ikastaroetako irakasletzat, ikastaro
orokorretan nahiz espezializatuetan. Holandako zentsu birtualaren arduraduna da, non taula guztiak
lehendik dauden informazio-iturrietan oinarrituta (erregistroak eta inkestak) kalkulatzen dituzten. Hori
eginez, Holandak ohiko zentsuen ordez bestelako irtenbide merkea eta fidagarria aurkitu du. Eric
Schulte Nordholt hainbat erakundetako kide da, besteak beste, ISI, IAOS, IASS eta Estatistikak eta
Eragiketak ikertzeko Holandako Erakundekoa.