Web Eustat. Laguntza teknikoko zerbitzua
Kanpoko eskabideei erantzuko, laguntza teknikoko zerbitzu bat dauka EUSTATek. Zerbitzu horrek estatistika-gaietako azterlan monografikoak eta ikerlanak egiten ditu, herri-administrazioarentzat zein herritar, enpresa eta erakundeentazat: askotariko inkestak (biztanleria, ekonomia, gizartea, etab.), arlokako azterlanak, etab.
Eskabide horiei erantzuteko, EUSTATek honako informazio hau dauka, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari buruz:
- Biztanleen errolda eta biztanleriaren zentsua
- Etxebizitzen gidazerrenda
- Enpresen eta era guztietako (industriako, merkataritzako, zerbitzuetako, etab.eko) establezimenduen gidazerrendak
- Ikastetxeen, osasun-zentroen, gizarte-zerbitzuko zentroen, etab.en gidazerrendak
- Herri-administrazioen gidazerrenda
- Geografi informazioko sistema (GIS)
- Etab.
Informazio horretan oinarrituz, EUSTATek honako hau eskaintzen dizu:
- Ikerketa fidagarri eta kalitatezko bat egiteko laginik egokiena, eraginkorrena eta merkeena
- Ekonomiaren, biztanleriaren eta gizartearen inguruko arlo eta sektore askori buruzko datuak
- Bezeroek ezarritako helburuak betetzea
- Datuen isilpekotasuna eta estatistika-sekretua bermatzea
Horrelako azterlanak eta ikerlanak egiteko, kontratu bat
sinatu behar da eskatzailearen eta EUSTATen artean, eta hor adieraziko da zein epetan
egingo den lana eta zenbatekoa den aurrekontua. Hori guztia indarrean dagoen prezioen aginduaren 4. atalaren arabera.
Argibide gehiagotarako:
- Tfno: 945 017515 - Nazioartekoa: +34-945 017515
- Fax : 945 017501 - Nazioartekoa: +34-945 017501
- e-mail: eskaerak@eustat.eus
Eskabide-orria