HomeZerbitzuakUdako ikastaroakUdako ikastaroa 2024
pdf

Udako ikastaroa 2024. La innovación en la economía vasca. Situación, alcance y perspectivas

  • Datak:2024ko uztailak 8 eta 9
  • Modalitatea: online zuzenean eta aurrez aurrekoa
  • Tokia: Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua 48. Donostia/San Sebastián
  • Hizkuntza: gaztelaniaz
  • Iraupena: 20 ordu. (ECTS)
  • Ikastaroko laguntzaile espezifikoak:

Azalpena

Euskal ekonomiak aldaketa handiak izan ditu lehen industrializaziotik XIX. mendearen erdialdera. Eraldaketa horietan hainbat faktorek eragin dute, baina, ezbairik gabe, berrikuntza beti egon da presente, eta horrela egituratu da egitura ekonomiko propioa eta berezia. XX. mendearen amaierako aldaketa beharrezko eta sakonen ondoren, euskal ekonomiak baliabide ugari behar izan ditu lehiakorra izaten jarraitzeko, eta berrikuntza gero eta leku garrantzitsuagoa izatera pasatu da. Gainera, munduko ekonomiaren irekiera maila handiak aldaketara egokitzeko gaitasun handiagoa eskatzen du, eta nazioarteratzeko aukerak handiagoak diren arren, parte hartzen duten eragileen kopurua ere handiagoa da. Horrek ere lehiakortasuna hobetzeko mekanismoak garatzeko beharra eragiten du.

Euskal ekonomiak berrikuntzari dagokionez duen errealitatea zein den jakitea oso garrantzitsua da ekonomiaren lehia potentziala zein den jakiteko. Nork berritzen duen, zenbat berritzen den, zer baliabide dauden eta berrikuntzaren eragina zein den azkar eta arin erantzun behar zaien galderak dira. Testuinguru horretan, estrategia publikoak eta pribatuak azterketa elementu bihurtzen dira, estatistika ofizialaren bidez eskura dagoen informazioarekin batera.

Informazio gehiago

Helburuak

  • Euskal ekonomiaren berrikuntza maila erakustea.
  • Lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza bultzatzen duten mekanismoak aztertzea.
  • Ekonomiaren ekosistema berritzailea errazten duten faktoreak ulertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Uztailak 8, astelehena

09:00 - 09:15 Erregistroa

09:15 - 09:45 Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

Itziar Azkue Irigoyen | Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Subdirectora académica

Josu Mirena Iradi Arrieta | Eustat - Director General

Mikel Torres Lorenzo | Vicelehendakari Segundo y Consejero de Economía, Trabajo y Empleo del Gobierno Vasco

09:45 - 10:45 “La medición de la innovación: Fuentes, recursos y resultados“

María Victoria García Olea | Eustat Instituto Vasco de Estadística - Subdirectora de Producción y Análisis Estadístico

Javier San Vicente Allfambra | Eustat Instituto Vasco de Estadística - Responsable de estadísticas a empresas

10:45 - 11:15 Atsedena

11:15 - 12:15 “El semestre europeo: I+D+I para la cohesión territorial“

Cecilia Cabello Valdes | European Commission – Directorate General for Research & Innovation - Policy Officer

12:30 - 13:30 “Innovación para la mejora de la competitividad“

María José Aranguren Querejeta | Orkestra - Directora General

Uztailak 9, asteartea

09:00 - 10:00 “Situación de la innovación en Euskadi. Contexto internacional, comparativa europea y análisis territorial“

Alaitz Landaluze | Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia / Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque

10:00 - 11:00 “La investigación aplicada y sus resultados en Euskadi hoy“

Jesus Valero | Tecnalia - Director General

11:00 - 11:30 Atsedena

11:30 - 12:30 “Más Ciencia, Más Talento, Más Innovación“

Ivan Ubarrechena Belandia | Biofisika Institutua - Director

12:30 - 13:45 Mahai ingurua: “Mejorar la innovación. Cómo innovar más“

Jose Jabier Zurikarai Marcilla | Eustat-Euskal Estatistika Erakundea - Zuzendariordea. Koordinazio teknikoa eta zabalkundea (Moderatzailea)

Cristina Oyon | SPRI - Directora de Tecnología, Innovación y Sostenibilidad

Eduardo Beltrán de Nanclares | Mondragón Corporación - Director de Innovación y Tecnología

Modalitatea: online eta aurrez aurrekoa

Prezioak: esteka honetan kontsultatu ditzakezu prezioak klikatu hemen

Zuzendaria

Jose Jabier Zurikarai Marcilla: Eustat. Soziologian lizentziatua eta marketin masterra daukat. Estatitika publikoaren munduan egin dut nire ibilbide profesionala. Gehienbat Zabalkunde arloetan lan egin dut, tartean Ingurumen Estatistiken arduraduna, Demografia arloan ibilia, eta Udal mailan hasia gazte gaztetan Gasteizko Udaletxean. Gaur eEgun, Eustaten nabil Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariorde.

Hizlariak

  • María José Aranguren Querejeta: Orkestra, Instituto Vasco de Competitividad. Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusia eta Ekonomia Katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. Lehiakortasunean eta lurralde estrategian, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan aditua da. Gai horien inguruan liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko eragin handiko aldizkari espezializatuetan. Esperientzia zabala du nazioko eta nazioarteko proiektuak gidatzen, aipatutako ikerketa eremuetan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eragileekin eskuz esku egin du lan. 2016ko abenduan Harvardeko Estrategia eta Lehiakortasunerako Institutuak bere ibilbidea eta lurralde lehiakortasunean edukitako ekarpena aitortu du, bere izena ‘Hall of Fame’ aretoan sartuz. 2014tik 2016ra Europako Batzordeko aholku kontseiluko kide izan da Horizon 2020 programan, ondoko bi erronketan: Societal Challenge 6 'Europe in a changing world – Inclusive, Innovative and Reflective Societies' eta "Spreading Excellence and Widening Participation".

  • Eduardo Beltran de Nanclarés

  • Cecilia Cabello Valdes

  • Fernando Cossio Mora: UPV/EHU-Ikerbasque, Catedrático de Química Orgánica. Kimika Zientzietan lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean (1982). Kimika Zientzietan Doktorea UPV/EHUn (1986). UPV/EHUko Kimika Organikoko katedraduna. Kimika Fakultateko dekanoa (1999-2001) eta UPV/EHUko Nazioarteko Ikerketa eta Harremanetarako errektoreordea (2001-2003) izan da. 2009. urteaz geroztik, Ikerbasqueko (zientziak aurrera egiteko euskal fundazioa) Zuzendari zientifikoa da. Nazioarteko 230 argitalpenen, nazioarteko 11 asmakuntza patenteren eta 5 libururen egilea). Sari eta sari garrantzitsuenak: kimika Terapeutikoko Espainiako Elkartearen Almirall Saria (1987), Euskoiker Saria (2005), Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Ignacio Rivas Domina (2011), Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Janssen-Cilag España Ikerketa Saria (2013). Zaragozako Zientzia Zehatz, Fisiko-Kimiko eta Naturalen Errege Akademiako akademiko urgazlea (2016). Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) Synergy grant bat jaso du 2020an, eta Euskadi Ikerketa Saria 2020.

  • Maria Victoria García Olea: Licenciada en Ciencias Económicas y Empresariales por la Universidad del País Vasco. Master en Hacienda y Finanzas Públicas por la Universidad del País Vasco. Desde 1985 trabaja en Eustat en distintos puestos: en el campo de las estadísticas económicas, en la elaboración de las Estadísticas del Sector Público y de las Tablas Input-Output, como responsable de las Estadísticas Estructurales, como responsable de las Cuentas Económicas y las Estadísticas del Sector Público y en el Area de Metodología del Instituto. En la actualidad es Subdirectora de Producción y Análisis Estadístico de Eustat. Ha realizado diversos estudios sobre la economía vasca.

  • Alaitz Landaluze: Alaitz Landaluze Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zientzia, teknologia eta berrikuntza politiken jarraipenean eta ebaluazioan aditua. 2008an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian sartu zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken Unitatea zuzentzen du. Unitate horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio Euskadirako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen eta baita I+G eta Berrikuntza programak garantzen. Horrez gain, unitate horrek STEAM Hezkuntza arloan ere lan egiten du, Hezkuntza Sailari STEAM Euskadi estrategia sustatzen eta zenbait proiektuetan lagunduz, hala nola STEAM Euskadi Sariak, STEAM Sare edo First Lego League Euskadi Accenture-ko zuzendari gisa aritu zen 8 urteetan, Iberdrola edo Repsol bezalako energia industriako enpresa handientzat lan egiten batez ere. Instituto de Empresako AMPa 2021ean eta Enpresa Administrazioko Masterra (MBA) egin zuen Deustuko Unibertsitatean 2008. Bertan, Informazioaren Segurtasunari buruzko Master Programan irakasle izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) irakatsi zuen, Garraio Sistemen Graduondoko Programan.

  • Cristina Oyon

  • Ivan Ubarrechena Belandia: Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)

  • Jesus Valero: TECNALIA Research & Innovation, Director General. Biologian doktorea (UPV/EHU). Marketina eta Merkataritza Zuzendaritza masterra: ESIC Business and Marketing School. Biotech enpresen kudeaketan aditua. 25 urte baino gehiagoko esperientzia Teknologiaren Ikerketa eta Transferentzian. 2019tik 2020ra Teknologiako zuzendariordea, TECNALIAren portfolio teknologikoaren gaineko erantzukizuna duena, finantzaketa publiko lehiakorra, KPI teknologikoak eta TECNALIAren zeharkako jarduera barne. 2014tik 2019ra TECNALIAko Osasun Dibisioaren buru izan zen, 80 ikertzailerekin Neuroingeniaritza, Robotika Medikoa, Biomaterialak eta Elikadura osagaien arloetan, eta 30 patente baino gehiagoko zorroarekin. Epe horretan FIK ekimenaren arduraduna izan zen, 24 milioi euroko inbertsio-sozietate publiko-pribatua Euskadin, gailu medikoak garatu, transferitu eta merkaturatzeko, eta Fesia edo Textia bezalako enpresak sortu ziren. Gaur egun, TECNALIAko zuzendari nagusia da. Hainbat enpresatako kontseiluetako kidea, Fesia Technologies eta Neos Surgery barne. Hainbat erakundetako Zuzendaritza Batzordeko kidea, hala nola EARTO, FEDIT, BRTA eta Elcano Errege Institutukoa.

  • Javier San Vicente Alfambra: Eustat

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali