Ohar Metodologikoa. Giza garapenaren indizea
Giza Garapen Indizea (GGI) giza garapenaren funtsezko dimentsioetan izandako batez besteko lorpenen adierazle sintetikoa da:
- Bizitza luze eta osasuntsua, jaiotzeko bizi-itxaropenaren arabera neurtuta.
- Heziketa, eskola-adineko umeen itxarondako eskolatze-urteen eta 25 urteko edo gehiagoko helduen batez besteko eskolatze-urteen arabera neurtuta.
- Bizi-maila duina, biztanleko nazio-errenta gordina erosteko ahalmenaren parekotasunari dagokionez, 2021eko dolar estatubatuarretan.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez egiten da Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) metodologiari jarraikiz
ADIERAZLEEN ITURRIAK
- Bizi-itxaropena jaiotzean: Adierale demografikoak. Eustat
- Itxarondako eskolatze-urteak: Eskola-jarduerari buruzko estatistika eta Biztanleen udal-erroldaren estatistika. Eustat
- Batez besteko eskolatze-urteak: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza. Eustat
- Biztanleko nazio-errenta gordina: Kontu ekonomikoak. Eustat (1)
-
GGI KALKULATZEKO URRATSAK
1. urratsa. Dimentsioen indizeak sortzea
GNBPk azken txostenean gutxieneko eta gehieneko balioak ezartzen ditu, adierazleak, hainbat unitatetan adierazita, 0 eta 1 arteko indize bihurtzeko. Muga horiek «zero naturalak» eta «lortu beharreko helburua» dira, hurrenez hurren:

Gutxieneko eta gehieneko balio horiek erabilita, dimentsio-indizeak honako formula honen arabera kalkulatzen dira:

Heziketaren dimentsioan, aurreko ekuazioa, lehenik, bi adierazletako bakoitzari aplikatzen zaio, eta ondoren, emaitzazko bi indizeen batezbesteko aritmetikoa hartzen da.
Giza garapenerako diru-sarrerak funtsezkoak badira ere, horri egindako ekarpenak behera egiten du diru-sarrerak handitu ahala. Diru-sarreren 500 dolarreko batezbestekoa duen herrialde batean biztanleko errenta 100 dolar handitzeak bizi-mailan askoz eragin handiagoa izango du hazkunde berak 5.000 edo 50.000 dolarreko batezbestekoa duen herrialde batekoan izango lukeena baino. Horregatik, bizi-mailaren dimentsioan oraingo balioen logaritmo naturalak, gutxienekoak zein gehienekoak, erabiltzen dira.
2. urratsa. GGI lortzeko dimentsio-indizeak gehitzea
GGIa hiru dimentsio-indizeen batezbesteko geometriko modura kalkulatzen da:

Adibidea: Euskal AE