HomeDocumentazioaDokumentazio espezifikoaMetodologiaBiztanleriaren_eta_etxebizitzen_errolda_EtxebizitzakMetodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak

Metodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Kod. 122404)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Biztanleriaren eta etxebizitzen Errolda. Etxebizitzak eragiketak Euskal AEko familia-etxebizitzen eta establezimendu kolektiboen ezaugarriei buruzko informazioa eskaintzen du: tipologia, tamaina, etxebizitzaren eta eraikinaren ekipamenduak.

Hauek dira EMVk ikertutako aldagai nagusiak:
- Etxebizitzaren tipologia
- Edukitze-erregimena
- Eraikuntza-urtea
- Azalera
- Bainugela-kopurua
- Gela-kopurua
- Berokuntza
- Igogailua
- Hodi bidezko gasa (eraikina/etxebizitza)
- Telefono-linea
- Etxebizitzan bizi direnen kopurua

3.2. Sailkapen-sistemak

Eustaten lurralde-kodeak

Kode eta izengaiak

3.3. Estaldura sektoreka

Euskal AEko familia-etxebizitzen eta establezimendu kolektiboen multzoa.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Euskal AEko familia-etxebizitzak eta establezimendu kolektiboak erreferentziako datan.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Biztanleriak Euskal AEko familia-etxebizitza eta establezimendu kolektibo guztiak hartzen ditu erreferentziako datan.

3.7. Eremu geografikoa

Eragiketak erreferentzia egiten dion lurralde-eremua Euskal AE da.

3.8. Denborazko estaldura

Eragiketak 2010eko erreferentzia-alditik aurrerako datuak argitaratzen ditu urtero, biztanleriaren eta etxebizitzen erroldak eta estatistikak argitaratzen diren aldietan izan ezik. Hauek dira erabilgarri dauden aldiak: 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023. Datuen denbora-erreferentzia dagokion aldiko urtarrilaren 1ekoa da.

3.9. Oinarri-aldia

Metodologia-aldaketa esanguratsurik gabeko serie homogeneo bat dago 2010az geroztik.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Argitaratutako datuak balio absolutuetan (etxebizitza-unitateak) eta batez bestekoetan edo ehunekoetan (etxebizitzen ezaugarrietarako, ekipamenduetarako, etab.) aurkezten dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Eragiketaren datuak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ekoak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ebazpena, 2020ko abenduaren 21ekoa, Estatistikako Institutu Nazionalarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Estatistika Erakundearekin egindako hitzarmena, 2021eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldari eta ondorengo Biztanleriaren Estatistikei buruzkoa.

INE/EUSTAT hitzarmena - Biztanle eta Etxebizitza zentsua

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Zabalkundearen aldizkakotasuna urtekoa da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek dituzte:
- Euskal AEko etxebizitzak, lurralde-eremuen arabera, motari jarraiki.
- Euskal AEko familia-etxebizitzak, lurralde-eremuen arabera, egitura-ezaugarriei jarraiki.
- Euskal AEko familia-etxebizitza nagusiak, lurralde-eremuen arabera, ekipamenduei jarraiki (%).
- Euskal AEko familia-etxebizitza nagusiak, lurralde-eremuen arabera, egoiliar kopuruari jarraiki.
- Etxebizitzak Arabako biztanleria-entitateka, familia-etxebizitza nagusi motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Etxebizitzak Bizkaiko biztanleria-entitateka, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Etxebizitzak Gipuzkoako biztanleria-entitateka, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Euskal AEko etxebizitzak, 10.000 biztanletik gorako udalerrietako auzoen arabera, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Arabako etxebizitzak barruti eta zentsu-sekzioen arabera, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Bizkaiko etxebizitzak barruti eta zentsu-sekzioen arabera, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Gipuzkoako etxebizitzak barruti eta zentsu-sekzioen arabera, familia-etxebizitza nagusien motaren eta horien ezaugarrien arabera.
- Euskal AEko familia-etxebizitza nagusiak, lurralde-eremuen eta edukitza-erregimenaren arabera.

Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Hurrengo dokumentazio hau dauka:
Metodologia-fitxa
Kalitate-fitxa
- Definizioak

Etxebizitzen udal estatistika

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Etxebizitzen udal-estatistikan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN)
- Foru-aldundiak
- Udalak
- Behatoki sektorialak
- Unibertsitateak
- Jaurlaritzako sailak
- Ikertzaileak

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,99 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,2. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu jarduera estatistikoaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa horren emaitzen lurralde-desagregaziorik handiena zentsu-sekzioa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Eragiketa kanpoko iturrietatik abiatzen denez, datuak homogeneizatzeko tratamenduak egiten dira, ahal den neurrian, omisioak, kode okerrak, informazio-faltak eta funtsik ezak detektatzeko eta zuzentzeko. Horrek eragiketen zehaztasun- eta fidagarritasun-maila handia bermatzen du.

2022an, erregistro osoen ehunekoa, aldagai nagusietan datu osoa duten erregistro guztien gaineko erregistro-kopurua adierazten duena, % 99 da.

Kalitate-fitxa

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-akatsik, zentsu-eragiketa bat baita.


13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erregistro osoen portzentajea: % 95

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 19 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Eragiketa Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen "Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda" eragiketarekin aldera daiteke, nahiz eta horien kasuan hiru urtean behin soilik argitaratzen duten, eta 2021a da azken urtea.

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 14 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eragiketa barneko eta kanpoko hainbat iturritatik abiatzen denez, jakina, koherenteak dira horiekin eta eremu horretan argitaratutako beste estatistika batzuekin, hala nola Eusko Jaurlaritzako sailek eta Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) sortutakoarekin.

Kalitate-fitxa

15.4. Barne-koherentzia

Barne-koherentzia datuen homogeneizazio-tratamenduari esker bermatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 66000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez daude berrikusi beharrik.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Horiek egiteko, informazio administratiboko eta/edo estatistikoko barneko eta kanpoko iturriak baino ez dira erabiliko, informazioa zuzenean bildu gabe.

Hauek dira barne-iturri nagusiak:

- Biztanleriaren estatistika-erregistroa: uneko urteko etxebizitza okupatuak.
- Etxebizitza azpisistema: aurtengo gainerako etxebizitzak (bigarren mailakoak eta hutsak).
- Lurraldearen datu-basea: taula aurreko ataletan sartu ez diren etxebizitzekin osatzen da, eta horiek ere "gainerakoak" atalean sartzen dira. 2020az geroztik, lurraldeko datu-basea urtero eguneratzen da hiru foru-aldundien katastroetatik datorren informazioarekin, eraikinen eta baoen unibertsoa kontrastatzeko eta finkatzeko eta horien erabilerari buruzko informazioa lortzeko, eta hori hobekuntza handia da erroldarentzat etxebizitza-kopurua zehazterakoan.
- Biztanleriaren eta etxebizitzen erroldak edo Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistikak: informazioa osatzeko.
- Inkesta demografikoa: etxebizitzei eta haien ezaugarri nagusiei buruzko informazioa baliozkotzeko eta osatzeko erabiltzen da.
- Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta: bisitari iraunkorrak dituzten hotel-establezimenduen zerrenda.
- Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura.
- Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera.
- Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza.

Hauek dira kanpoko iturri nagusiak:

- Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila: berokuntza, gas eta igogailuen datuak.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila: babes ofizialeko etxebizitzen datuak.
- Foru Aldundiak: hiru Lurralde Historikoetako Etxebizitzen Katastroa (informazio-eskaera Eustaten Azpiegitura alorretik egiten da), zerga-informazioa (100-109 eredua) eta Ogasun eta Finantza Sailaren kontsumo elektrikoei buruzko datuak (159 eredua).
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila: errentamendu-kontratuen eta fidantza-gordailuen erregistroa.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizita eta Hiri Agenda Saileko Estatistika Organoa: Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta.
- Zerbitzuak hornitzen dituzten enpresak: pixkanaka, Naturgas, Ur Partzuergoak eta telefonia enpresetatik datorren informazioa eskatzen eta gehitzen joango da.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazio administratiboa eta estatistikoa Eustaten fitxategiak eskatuz eta jasoz jasotzen da, eta Eustateko langileen erantzukizun zuzena da horiek tratatzea.

18.4. Datuen baliozkotzea

Iturrietako informazioa arazteko eta baliozkotzeko tratamenduak estatistika-eragiketarako diseinatutako homogeneizazio-tratamenduen barruan egin dira, eta, ahal den neurrian, detektatu eta zuzendu egin dira ez-egiteak, kode okerrak, informazio-faltak eta funtsik ezak.

18.5. Datuen bilketa

Baliozkotzeko aurretiazko prozesuan datuak aztertzen dira, dauden eta existitzen ez diren balioen koherentzia, informazio osoa ebaluatu ahal izateko. Arazketaren bidez, aztertu beharreko aldagaien balizko balio funsgabeak eta okerrak ezabatzen dira.

Iturri osagarrien informazioa Biztanleriaren estatistika-erregistroan, Etxebizitzen erregistroan eta Lurraldeko Datu Basean dagoen informazioarekin batu edo fusionatuko da, eta emaitza gisa taula bakar bat emango da, erreferentziako urtean dauden etxebizitza guztiak eta bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituena.

Informazioa baliozkotzeko, arazteko eta egozteko, BAME erabiliko da (Erregistroak Egozteko Modulua), Eustaten xede horretarako garatutako aplikazioa, eta SAS software estatistikoa.

Egozpen-prozesuan, aldez aurretik definitutako arau koherenteen bidez (deterministikoa, ausazkoa, zenbaketa bidezkoa, Hot_deck,...), balio bat esleitzen zaie eduki nulua duten erregistroei, iturri emaileen balio zuzenetatik abiatuta.

Ustiapen-fasean aldagaiak eta/edo ezaugarriak sortzen dira bilketaren jatorrizko aldagaietatik abiatuta, eta datuak ezarritako jarraibideen arabera taularatzen dira. Era berean, aurreko aldian argitaratutako datuekin eta beste iturri batzuetan etxebizitzari buruz zabaldutako informazioarekin alderatzen da. Azkenik, informazioa baliozkotu ondoren, behin betiko tabulazioa egiten da.

18.6. Doikuntza

Ez da doikuntzarik egiten publikatutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

---

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali