Metodologia-fitxa: Txikizkako merkataritzaren indizea (Kod. 142530)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

06/06/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

06/06/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Txikizkako Merkataritzaren Indizeak (aurrerantzean, BMI) sektorean izandako bilakaera komertzialari eta langileen egoerari buruzko adierazle bat ematen digu, guztizko salmenta-bolumenetan eta enplegatutako langileetan oinarrituta, hiru lurralde historikoetan ordezkaritza duten Euskal AEko merkataritza-establezimenduen aukera bat erabiliz.

BMIak bi aldagai hauek ikertzen ditu:
- Langileak: soldapeko langileak (finkoak eta behin-behinekoak) eta soldatarik gabekoak (autonomoak) hartzen ditu barnean, eta hiruhilekoan batez beste egondako langileak adierazten ditu. Era berean, kontuan hartu behar dira jabeak eta behintzat lanorduaren heren bat lan egiten duten senideak.

- Salmenten ondoriozko diru-sarrerak: enpresak bere establezimendu guztietan egin duen fakturazio osoa hartzen du barnean, BEZik gabe, eta Lurralde historikoen arabera bereizita.

3.2. Sailkapen-sistemak

Eragiketan erabilitako sailkapen-sistema nagusiak honako hauek dira:

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-09)

Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Sektorizazioa

Eustatek erabilitako Barne Merkataritzarako Sektore Sailkapena (B eta C sektorizazioa)

3.3. Estaldura sektoreka

BMIak JESN-2009ren barruko 47. dibisioa hartzen du: Txikizkako merkataritza, ibilgailu motordun eta motozikletena izan ezik.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Jarduera ekonomiko nagusia JESN-2009ko 47. dibisioan sartuta duen enpresa (unitate juridikoa).

3.6. Biztanleria estatistikoa

Jarduera ekonomiko nagusia JESN-2009ko 47. dibisioan jasota duten merkataritza-establezimenduek osatzen dute populazioa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko eta bertako lurralde historikoetako unitate estatistikoak, nahiz eta sozietate-egoitza edo zuzendaritza hortik kanpo egon.

3.8. Denborazko estaldura

Datuak 1993. urtetik daude eskuragarri.

3.9. Oinarri-aldia

Indizearen oinarri- edo erreferentzia-aldia 2021 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Balio-indizeak eta horien aldakuntza-tasak, hiruhilekoak eta urtekoak.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia hiruhileko naturala da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

BMIak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 Erregelamendua (EB) bete behar du, zeinaren bidez xedatzen baita koiunturari buruzko estatistika guztiak NACE 2. berrik.aren arabera egin behar direla. Azken horretaz geroztik, 4775/2007 Errege Dekretuak, 2007ko apirilaren 13koak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala 2009 (JESN-2009) onartu zuen, eta progresiboki gehitu da hori Eustatek egindako koiunturari buruzko indize guztietara.
Gainera, BMIa koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 (EE) Erregelamenduari lotuta dago. Erregelamendu hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko uztailaren 6ko 1158/2005 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen. Ondoren beste bi erregelamenduk aldatu zuten: Europako Legebiltzarreko 2019/2152 Erregelamenduak, europako empresa estatistekei buruzkoa, eta Europako Batzordeko 2020/1197 Erregelamenduak.

1893/2006 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 20koa.

Kontseiluaren 1165/98 (EE) Erregelamendua,1998ko maiatzaren 19koa,koiunturazko estatistikei buruzkoa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa

Europako Legebiltzarreko 2019/2152 Erregelamendua

Europako Batzordeko 2020/1197 Erregelamendua

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Informatzaile bakarrak emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago, orobat. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak hiru hilean eta urtean behin zabalduko dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
   - Txikizkako merkataritzaren prezio arruntak eta prezio finkoak:
       Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea: datu gordinen, datu zuzenduen eta datu desestazionalizatuen laburpenak
       Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea hiruhilekoaren eta lurralde historikoaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak
       Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea, C sektorizazioaren, hiruhilekoaren eta lurralde historikoaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak
       Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea, L sektorizazioaren eta hiruhilekoaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak
       Euskal Autonomia Erkidegoko gasolina-zerbitzugunerik gabeko txikizkako merkataritzaren indizea, hiruhilekoaren eta lurralde historikoaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak
- Txikizkako merkataritzaren sektoreko langileak:
     Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoaren eta hiruhilekoaren arabera: datu gordinak eta datu desestazionalizatuak
- Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea: honako agiri hauek ditu:
      Eustaten Txikizkako Merkataritzaren Indizeari eta denborazko serieak tratatzeko estandarrari buruzko ohar metodologikoak
      Metodologia-fitxa
      Kalitate-fitxa
   - Definizioak
   - Kodeak eta nomenklaturak
   - Galdetegiak

Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Oinarria 2021
Hiruhilekoak
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak, L sektorizazioaren, serie-motaren, neurri-motaren, prezioen eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2025-12025/05/09Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak, lurralde historikoaren, C sektorearen eta gasolina-zerbitzugunerik gabe, serie-motaren, neurri-motaren, prezioen eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2025-12025/05/09Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako langile okupatuak, lurralde historikoaren, C sektorizazioaren, serie-motaren, neurri-motaren eta aldiaren arabera. 2010-1 - 2025-12025/05/09Download
Urtekoak
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak, L sektorizazioaren, neurri-motaren, prezioen eta aldiaren arabera. 2010 - 20242025/05/09Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak, lurralde historikoaren, C sektorizazioaren eta zerbitzu estaziorik gabekoen arabera, neurri mota, prezioak eta aldia. 2010 - 20242025/05/09Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako langile okupatuak, lurralde historikoaren, C sektorizazioaren eta zerbitzugunerik gabekoen arabera, neurri mota, prezioak eta aldia. 2010 - 20242025/05/09Download
Oinarria 2005
Hiruhilekoak
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea (datu gordinak), sektorearen (B sektorearen), lurraldearen, prezioen, indizearen eta aldiaren arabera. 1993 - 20122012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea (datu gordinak), sektorearen (C sektorearen), prezioen, indizearen eta aldiaren arabera. 1993 - 20122012/08/01Download
Hiruhilekoak (datu zuzenduak)
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea sektorearen (C sektorearen), prezioen, indizearen eta aldiaren arabera zuzenduta. 1993 - 20122012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea sektorearen (B sektorearen), lurraldearen, prezioen, indizearen eta aldiaren arabera zuzenduta. 1993 - 20122012/08/01Download
Hiruhilekoak (datu desestazionalizatuak)
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea sektorearen (C sektorearen), prezioen, indizearen eta aldiaren arabera desestazionalizatuta. 1993 - 20122012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea sektorearen (B sektorearen), lurraldearen, prezioen, indizearen eta aldiaren arabera desestazionalizatuta. 1993 - 20122012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako landunen indizea sektorearen, prezioen, indizearen eta aldiaren arabera. 1993 - 20122012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako landunen indizea sektorearen, prezioen, indizearen eta aldiaren arabera desestazionalizatuta. 1993 - 20122012/08/01Download
Urtekoak
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea, sektorearen (C sektorearen), prezioen eta indizearen arabera. 1993 - 20112012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmenten indizea, sektorearen (B sektorearen), lurraldearen, prezioen eta indizearen arabera. 1993 - 20112012/08/01Download
Euskal AEko txikizkako merkataritzako landunen indizea sektorearen, prezioen eta indizearen arabera. 1993 - 20112012/08/01Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.

Estatistika-informazioko "neurrira egindako" eskaerak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

BMIan helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira BMIa erabiltzen duten erakunde nagusiak:
- Ogasun eta Finantza Saila.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
- Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

Beste erakunde hauek erabiltzen dute, orobat:
- Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak.
- Enpresa-, lanbide- eta merkataritza-elkarteak.
- Langileen sindikatuak eta enpresaburuen konfederazioak.
- Unibertsitateak.
- Kreditu-erakundeen ikerketa-bulegoak.
- Ekonomia- eta gizarte-azterlanetarako bulego pribatuak.
- Merkataritzako aholkulari teknikoak.
- Hedabideak, oro har.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 4 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,39. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Alde horretatik, BMIaren emaitzen lurraldekako desagregaziorik handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

BMIak gutxienez % 85eko estaldura-tasa atxikitzea du helburu.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Laginaren tamainak eta esleipenak indize adierazgarriak lortzeko aukera ematen dutenez, laginketa-erroreak ez dira esanguratsuak.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 94,02

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 35 egun -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

JESN-2009tik aurrera berezko sektorizazioa egin zen zerbitzuen sektore osorako, Europan konparatzeko moduko datuak lortze aldera, baina Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak ere onartuta.
2023 urtean % 80 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Sektorizazioa

Eustatek erabilitako Barne Merkataritzarako Sektore-sailkapena (B eta C sektorizazioa)

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 32 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eustatek egindako «Zerbitzuen Koiuntura Indizea (ZKI)» estatistika-eragiketaren barruan dago BMIa. Dena den, BMIa modu indibidualizatuan zabaltzen da, ZKIan sartutako gainerako zerbitzuak baino bereiziago, kontsumo pribatuaren eta ekonomia osoaren etorkizunaren adierazlea baita. BMItren emaitzak koherenteak dira Eustateko Merkataritzaren eta Konponketaren Inkestarekin eta INEk zabaldutako Txikizkako Merkataritzaren Indizearekin.

15.4. Barne-koherentzia

BMIaren datuen arteko koherentzia bermatzeko, egiaztatu behar da guztizkoen batura bat datorrela dagozkien datu partzialen baturarekin, eta ikertutako bi aldagaiak tarte baten barruan daudela, aurreko urteko aldi bereko eta aurreko aldiko homologoekin alderatuta. Balio atipikoak kontrolatuz indizeen bilakaerak koherentzia duela egiaztatzen da, halaber.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 69600 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Aurtengo datuak (urte naturala) behin-behinekoak dira, eta etengabe berrikusten dira hurrengo urteko lehen hiruhilekora arte, orduan behin betikoak izango baitira. Argitaratutako gainerako datu gordinak behin betikoak dira eta ez da berrikuspenik egiten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

BMIa lagin-inkesta bat da, datuak zuzenean biltzen dituena.

Euskal AEn 50 langile edo gehiago dituzten enpresa guztien laginketa zehatza egiten da. Bigarren etapa batean, hiru Lurralde Historikoetan saltokiak dituzten 10 eta 50 langile bitarteko enpresa guztiak hautatzen dira. Azkenik, eta laginaren adierazgarritasuna ziurtatzeko, haren helburuak kontuan hartuta, aurreko bi etapetan ordezkagarritasun txarrena izan duten JESNak osatzen dira, fakturazio eta langile gehien dituzten enpresak hautatuz, 50 langile baino gutxiago eta hiru Lurralde Historikoetan saltokiak ez dituztenen artean.

Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 426

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hiru hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Datuak hiru hilean behin egiten den galdetegi espezifiko batetik lortzen dira. Galdesortak posta arruntez eta/edo elektronikoz bidaltzen dira, eta inkesta web bidez egiteko aukera ematen dute. Ezarpen-aldian, enpresen panela finkatzea helburu duena, oinarrizko aldiari buruzko datuak biltzen dira, bai eta hiruhileko galdeketak bidaltzen hasten diren unera arte bitarteko gainerako hiruhilekoetakoak ere. Telefono bidezko laguntza izaten da beti, galdetegia betetzeari buruzko zalantzak eta argibideak argitzeko.

Enpresak langileei eta egindako salmenten diru-sarrerei buruzko datuak betetzen ditu, establezimenduak dituen lurralde bakoitza eta erreferentzia-hiruhilekoa aintzat hartuta.

18.4. Datuen baliozkotzea

Datuak grabatzen dituen aplikazioak autobaliozkotze bat egiten du, eta honako hauek egiaztatzen ditu:
- Kodea baliozkoa izatea; horretarako, kode bakoitzak kontrol-digitu bat darama lotuta.
- Informazioa ez egotea bikoiztuta, hiruhileko bakoitzerako datu-multzo bati baino gehiagori esleitutako enpresa-koderik egon ez dadin.
- Guztizkoak bat etortzea dagozkien partzialen baturekin (erroreak guztizko baturetan, lurralde historikoaren eta Euskal AEren arabera).
- Langileak eta guztizko salmentengatiko diru-sarrerak tarte baten barruan egotea, aurreko urteko aldi bereko homologoekin alderatuta. Azken akats hori bakarrik geldituko da zuzendu gabe, betiere desbiderapena txikia bada.

18.5. Datuen bilketa

Galdetegiak behar bezala beteta itzultzen ez dituzten enpresen salmentei eta langileei buruzko datuak zenbatesten dira egozpen-fasean. Eragiketa bakoitzerako egozpenak enpleguan eta salmentan banatzen dira, eta horietako bakoitza automatikoa edo eskuzkoa izan daiteke. Egozpen automatikoaren prozesu orokorra laginean sartutako gainerako enpresek emandako informazioan oinarritzen da, galdetegiari behar bezala erantzuten diotenean.

Ustiapen-faseari dagokionez, 2009ko JESN motako indize sinpleak kalkulatzen dira lurralde historiko bakoitzerako, salmentengatiko diru-sarrerak eta okupatutako langileak aldagaiei dagokienez. Euskal AE osorako indize sinpleak, lurralde historikoaren araberako indize konposatuak eta Euskal AE osorako indize konposatuak lortzen dira, halaber. BMIaren oinarri-urtea 2015 da. Horrenbestez, 2015. urteari dagokion egiturazko informazioaren bidez lortu dira indizeak gehitzeko erabilitako haztapenak. 2015. urtea hartu da, orobat, txikizkako merkataritza-indizean sartutako indize guztien erreferentzia urtetzat.

Indizeak ustiatzeko prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke Eustatek argitaratutako dokumentu honetan: Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMI). (Ohar metodologikoa).

18.6. Doikuntza

Indize guztietan egutegiaren eraginak zuzendu eta desestazionalizatu egiten dira, konparatu ahal izateko. Egutegiaren eraginak zuzenduta dauzkaten indizeak homogeneoak dira urtetik urtera, eta desestazionalizatutako indizeak, berriz, hiruhilekotik hiruhilekora eta urtetik urtera dira homogeneoak.

Denborazko serieak tratatzeko Eustaten estandarra. (Ohar metodologikoa).

Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt). (Ohar metodologikoa).

19. Oharrak

19.1. Oharrak

----

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali