Metodologia-fitxa: Udal BPG (Kod. 170120)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

07/04/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

07/04/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Udal BPGak Euskal AEko errealitate ekonomikoaren ahalik eta ikuspegirik osoena eskaintzen du udal-mailan, BPGari, BPG per capitari, balio erantsi gordinaren banaketari eta lanpostuei dagokienez, guztiz bat etorrita Euskal AEko urteko kontu ekonomikoetan (Eustat) lortutako makromagnitudeekin.

Estatistika-eragiketa honen helburua da udal-mailako informazioa ematea, hurbiletik ezagutu ahal izan dadin gure udalerrien egitura ekonomikoa, egitura horri zein ekonomia-sektorek eusten dion eta ekonomia-zikloek zer ondorio dakartzaten, jarduera- eta enplegu-mailetan.

Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
-Barne-produktu gordina (BPG)
-Balio erantsi gordina (BEG)
-Lanpostuak

3.2. Sailkapen-sistemak

Hauek dira sailkapen-aldagai nagusiak:
-Lurralde historikoa
-Eskualdea
-Udalerria
-Jarduera-sektorea

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

3.3. Estaldura sektoreka

Eragiketak JESNren atal guztiak hartzen ditu.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Kokapen berean ekonomia-jarduera bat edo batzuk egiten dituen unitatetzat jotzen da establezimendua.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Euskal AEn ekonomia-jarduera duten establezimenduen multzoa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEn kokatutako establezimenduak.

3.8. Denborazko estaldura

Datuak T-2 urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio; T datuak hedatzeko urtea da.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-urtea 2022 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Taularen arabera, aldagai batzuk balio absolututan adierazten dira (eurotan, milaka eurotan, lanpostuen unitatetan...), edo ehunekotan.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Urtea

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Udal BPGan zabaldutako datuak balioespenen bidez egiten dira, Kontuen Europako Sisteman (KES-2010) ezarritako metodologian oinarrituta, zeina estatistika-sekretuaren mende baitago guztiz.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtero zabaltzen da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean estatistika-eragiketaren honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: azken prentsa-oharrak, datu-bankua, grafiko interaktibok eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko barne produktu gordina (BPG), lurralde arloen arabera. Uneko prezioak.
-Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), lurralde-arlo eta jarduera-sektoreen arabera. Uneko prezioak (milaka euro).
-Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), lurralde-arlo eta jarduera-sektoreen arabera. Uneko prezioak.(%)
-Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), jarduera-sektoreen (A38) eta hiriburuen arabera. Uneko prezioak (milaka euro)
-Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), jarduera-sektoreen (A38) eta hiriburuen arabera. Uneko prezioak (hiriburukoa lurraldekoaren zer % den)
-Euskal AEko 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien Balio Erantsi Gordina, jarduera-sektoreen arabera. Uneko prezioak (milaka euro).
-Euskal AEko 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien Balio Erantsi Gordina, jarduera-sektoreen arabera. Uneko prezioak (%).
-Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), udalerrien eta jarduera-sektoreen arabera. Uneko prezioak (udalerrikoa eskualdekoaren zer % den).
-Euskal AEko lanpostuak, lurralde-arloen arabera.
-Jarduera-sektoreen araberako lanpostuak, Euskal AEko hiriburuetan.
-Euskal AEko lanpostuak, udalerri eta jarduera-sektoreen arabera (udalerrikoa eskualdekoaren zer % den).

Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Nota metodologikoa
-Definizioak

Udal BPG

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Udal BPGaren eragiketan, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; kostua, eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila
-Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk
-Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundiak
-Udalak eta mankomunitateak
-Merkataritza, industria eta itsasketa ganberak
-Enpresa-erakundeak
-Erakunde sindikalak
-EHU eta beste unibertsitate batzuk


2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, udalerria da estatistika-eragiketa honetako emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Hainbat estatistika- eta administrazio-iturritan oinarritutako sintesi-eragiketa bat denez, iturriok erabiltzeko aukeraren mende egongo dira datuen zehaztasuna eta fidagarritasuna, neurri handi batean. Emaitzen zehaztasun orokorra hobetzeko, erabilitako informazioaren eskuragarritasuna aztertzen da, eta informazio-iturri berriak bilatzen.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Sintesi-eragiketa denez, ez dago laginketarik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Urteko aldi bakoitzean, laginketari ez dagokion akastzat jotzen da erreferentziazko aldian erabilgarri ez dauden iturrien kopurua.

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 27 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 10.000 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 14 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Ekonomia-jardueraren udal-balioespenean erabiltzen den oinarrizko informazioak estatistika- eta administrazio-iturriak hartzen ditu barnean. Horrez gain, Eustatek landutako informazioa eta kanpoko informazioa ere erabiltzen dira, bai beste erakunde publiko batzuena, bai enpresa publiko eta pribatuena. Kanpoko informazioa erabiltzeko, ordura arte erabilitako informazioa erabilgarri dagoen aztertu behar da etengabe, eta egon litezkeen informazio-iturri berriak ere bilatu behar dira une oro.

Horrek bermatu egiten du datuak beste estatistika batzuekin koherenteak izatea (beste estatistika horiek Eustatenak nahiz beste erakunde batzuenak izan daitezke).

15.4. Barne-koherentzia

Jasotako datu guztien balorazio globala egiten da, baita urte arteko konparazio bat ere.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 80394 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Ekonomia-jardueraren udal-balioespenaren erabiltzen den oinarrizko informazioak estatistika- eta administrazio-iturriak hartzen ditu barnean. Horrez gain, Eustatek landutako informazioa eta kanpoko informazioa ere erabiltzen dira, bai beste erakunde publiko batzuena, bai enpresa publiko eta pribatuena. Kanpoko informazioa erabiltzeko, ordura arte erabilitako informazioa erabilgarri dagoen aztertu behar da etengabe, eta egon litezkeen informazio-iturri berriak ere bilatu behar dira une oro.

Udal BPGaren balioespenean erabilitako informazio-iturri nagusiak multzo hauetan sar daitezke:
-Urteko kontu ekonomikoak: Eustatek Euskal AErako eta haren lurralde historikoetako bakoitzerako lortutako Urteko Kontu Ekonomikoen datuetara egokitzen dira BPGaren eta lanpostuen udal-balioespenak.
-Eustaten Jarduera ekonomikoen direktorioa: Euskal AEn jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten establezimendu eta enpresa guztien informazioa jasotzen du; jarduera ekonomikoen sektoreei buruzko oinarrizko egitura-informazioa ematen du. Honako aldagai hauek erabiltzen dira: enplegua eta establezimendu kopurua, udalerri eta jarduera ekonomiko bakoitzeko (JESN-2009ren arabera).
-Eustaten Biztanleriaren direktorioa: urtarrilaren 1eko biztanleei buruzko udal-datuak erabiltzen dira, eta ondoz ondoko bi urteko batezbestekoa erabiltzen da, interes-urteko batez besteko biztanleria lortu nahian.
-Eustaten Etxebizitzen direktorioa: okupatutako etxebizitzak jasotzen ditu, udalerri bakoitzeko. Nolanahi ere, eskura dagoen informazio berriena erabiltzen da.
-Egiturazko inkestak: enpresen eta establezimenduen urteko datuak biltzen dituzten inkesta ekonomikoak. Lanpostuak eta balio erantsi gordina dira erabilitako aldagaiak. Lehen mailako informazio-iturrien adibide gisa, Eustatek egindako egiturazko inkesta ekonomiko guztiak dauzkagu; hala nola, Industriaren inkesta, Eraikuntzaren inkesta, Zerbitzuen inkesta, Merkataritza eta konponketaren inkesta, Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika - I+G, etab.
-Enpresa pribatuen eta publikoen udal-informazio ekonomikoa, hau da, Euskal AEn aritzen diren enpresa estrategikoena. Askotariko aldagaien informazioa eskatzen diegu enpresa horiei; hala nola enplegua, zirkulazioa, salmentak, geltokiko bidaiari-kopurua (bidaiarien edo salgaien tren-garraio enpresak) etab.
-Udal-adierazleak: Eustatek eta beste erakunde batzuek –publikoek eta pribatuek– egindako inkesten ondoriozko udal-informazioa. Adibide batzuk: elektrizitate- edo gas-kontsumoak (industria- eta bizitegi-erabilerarako direnak), ur-kontsumoa, etab.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazioa biltzen da:
-Internet bidez, kasu bakoitzerako dagozkien web-orrietatik hartzen da beharrezko informazioa.
-Posta elektroniko bidez, informazioa Eusko Jaurlaritzaren sailetatik edo Eustatetik bertatik emanez gero.
-Eskaera formal baten bidez, estatistika-informazioa idatziz eskatuz enpresa pribatu eta/edo publiko bati.

18.4. Datuen baliozkotzea

Hainbat iturritatik eskuratutako datu guztien balorazio eta analisi globala egiten da, baita urtearteko konparazio bat ere.

18.5. Datuen bilketa

Zehaztutako jarduera ekonomikoaren 86 adarrak bereizita eta 251 udalerrietako bakoitzerako zenbatetsi dira, balio erantsi gordinaren (BEG) eta lanpostuen aldagaiei dagokienez.

Zenbatetsi beharreko jarduerak heterogeneoak direnez, horietako bakoitza zenbatesteko metodoa aldatu egingo da iturrien kopurua, kalitatea eta erabilgarritasuna zein den, bai eta kasu bakoitzean zer metodologia aplikatu den ere.

Oro har, metodologia hau da: adierazle bat (sinplea edo konposatua) zehaztea, Urteko kontu ekonomikoetan jarduera-adarrei buruz dagoen lurralde historikoetako informazioa udalerrika banatu ahal izan dadin.

Horretarako, lehenik eta behin, ekonomia-jardueraren adar bakoitzean udalerrikako banaketarako adierazlerik egokiena eraikitzeko oinarrizko zer datu erabiliko diren zehaztu behar da; izan ere, erabilgarri dauden datuen arabera edo horiek eguneratuta dauden edo ez, aldatu egingo da tratamendua.

86 adarretako bakoitzerako banaketa-adierazlea zehaztuta, bigarrenik, adar horietako BEGaren eta lanpostuen guztizkoak bereiziko dira udalerri bakoitzeko. Hala, adar ekonomiko bakoitzean erabilitako adierazleak EAEko 251 udalerrien artean banatuko ditu adar horren guztizkoak. Era horretan, udalerri bakoitzak balio bat esleituta izango du 86 jarduera-adarretako bakoitzean.

Ondoren, udalerri bakoitzari dagokion informazioa Eustatek estatistika ekonomikoetan erabiltzen dituen sektoreen eransketei jarraikiz elkartzen da (A86, A38, A21, A10 eta A4), eta, azkenik, sektore horiek batuz lortzen da udalerriaren guztizko balio erantsi gordina.

Halaber, zergen zenbatespen bat eginez gero, udal BPGa lortu ahal izango dugu udalerri bakoitzean eskuratutako udal BEGan oinarrituta, eta, udal BPG hori aintzat hartuta, BPG per capita kalkulatuko dugu, udal BPGaren zenbatekoa udalerri bakoitzeko biztanleez zatituta. Udalerri bakoitzeko lanpostuak zenbatesteko, berriz, Jarduera ekonomikoen direktorioa erabiltzen da, zeinak barne hartzen baititu Urteko kontu ekonomikoek lurralde historiko eta adar bakoitzeko adierazten dituzten guztizkoak. Biztanleriari buruzko kopuruak, berriz, Eustaten Biztanleriaren eta Etxebizitzen direktorioak ematen ditu.

18.6. Doikuntza

Ez da doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali