Metodologia-fitxa: Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT (Kod. 222315)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
IKTen Industria izeneko sintesiko estatistika-eragiketak Euskal AEko informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko jardueren dimentsio ekonomikoa kuantifikatzen eta aztertzen du. Jarduera nagusia IKTen garapenarekin, produkzioarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotuta duten manufaktura- eta zerbitzu-sektoreak sartzen dira.
Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
- Langile okupatuak
- Negozio-zifra
- Balio erantsi gordina
- I+Gko langileak
- Enpresa berritzaileak
- Berrikuntzako gastua
- IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabilera
- Kanpo-merkataritza
3.2. Sailkapen-sistemak
Hauek dira sailkapen-aldagai nagusiak:
- Lurralde Historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
- Jarduera ekonomikoa: IKT manufaktura-industria edo merkataritza eta IKT zerbitzuak
- Okupazioa: langileak edo ikertzaileak
- Sexua
- Gastuaren izaera: gastu arrunta edo kapital-gastua
- Kanpo-merkataritzako produktuen multzoa: telekomunikazio-ekipoak, ordenagailu-ekipoak, osagai elektronikoak, audio- eta bideo-ekipoak edo beste produktu batzuk.
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
3.3. Estaldura sektoreka
Sektore honetan sartzen diren JESN-2009ko jarduerak honako hauek dira (JESN-2009ko estekan ikus daiteke, kode bakoitza zehazki zein jarduerarekin lotzen den aurretik erantsita):
Industria: 2611, 2612, 2620, 2630, 2640 eta 2680
Zerbitzuak: 4651, 4652, 5821, 5829, 6110, 6120, 6130, 6190, 6201, 6202, 6203, 6209, 6311, 6312, 9511 eta 9512
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Jarduera nagusia IKTen garapenarekin, produkzioarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotuta duen manufaktura- edo zerbitzu-sektoreko establezimendua edo enpresa.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Jarduera nagusia IKTen garapenarekin, produkzioarekin, merkaturatzearekin eta erabilera intentsiboarekin lotuta duten manufaktura- edo zerbitzu-sektoreko establezimendu edo enpresen multzoa.
3.7. Eremu geografikoa
Euskadiko AE
3.8. Denborazko estaldura
Eustatek 2010etik egiten du estatistika hori.
3.9. Oinarri-aldia
Eustatek hainbat datu homogeneo ditu 2010etik.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak balio absolututan (milaka eurotan) edo ehunekotan argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Bildutako datuak urte naturalari buruzkoak dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatu egiten die inkestatutako unitateei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa eta erantsia, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Zabalkundearen aldizkakotasuna urtekoa da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua, txostenak eta dokumentuak eta taula estatistiko hauek dituzte:
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko magnitude nagusiak Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera (mila euro).
- Euskal AEko informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko I+Gko establezimenduak eta langileak, lurralde historikoaren, jarduera ekonomikoaren, okupazioaren eta sexuaren arabera.
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko I+Gko barne-gastua Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera, gastuaren izaerari jarraiki (mila euro).
- Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektoreko establezimendu berritzaileak eta EIN, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera (%).
- Euskal AEko informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko jarduera berritzaileak eta berrikuntza-gastua dituzten establezimenduak, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera (mila euro).
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko berrikuntzaren eta I+G intentsitatea Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera ( %).
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabileraren adierazleak Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera (%).
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko ondasunen kanpo-merkataritza Euskal AEn, lurralde historikoaren eta produktu-taldeen arabera (mila euro).
Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: metodologia-fitxa eta kalitate-fitxa
- Definizioak
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorea-IKT
10.3. On-line datu-baseak
| Datu Bankua | Eguneratua | |
|---|
| Euskal AEko IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko enpresak, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen negozio-zifra Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko faktoreen kostuko balio erantsi gordina Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien IKT sektoreko lanpostuak Euskal AEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean I+G egiten duten establezimenduen kopurua EAEn, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Euskal AEko IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko I+Gko barne-gastua, lurralde historikoaren eta jarduera ekonomikoaren arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Euskal AEko IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko I+Gko DOBko langileak, lurralde historikoaren, langile motaren, sexuaren eta jarduera-sektorearen arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Euskal AEko IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreko establezimendu berritzaileen eta EINen ehunekoa, lurralde historikoaren, establezimendu motaren, enpresa-tamainaren eta jarduera-sektorearen arabera. 2018 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Euskal AEko IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorearen berrikuntzako eta barne-I+Gko intentsitatearen ehunekoa, lurralde historikoaren, intentsitate motaren, enpresa-tamainaren eta jarduera-sektorearen arabera. 2018 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabileraren ehunekoa Euskal AEko Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreko establezimenduetan, lurralde historikoaren, IKTen erabileraren, enpresaren tamainaren eta jarduera-sektorearen arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
| Euskal AEko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien IKT sektoreko ondasunen kanpo-merkataritza, lurralde historikoaren, kanpo-merkataritza motaren eta produktu-taldearen arabera. 2010 - 2022 | 2024/07/30 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Eragiketa honetan helburu espezifiko batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien etorrerak hartzen ari den eragina dela eta, eragiketa honen informazioaren erabiltzaileak zabalak eta askotarikoak izan daitezke.
Bezero nagusiak:
- Eusko Jaurlaritza
- Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak eta toki-administrazioak
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Ikerketa- eta Garapen-Zentroak
Beste bezero batzuk:
- Merkataritza- eta Nabigazio-Ganberak
- Enpresaburuen eta langileen sindikatuak
- Enpresa-elkarteak
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (ISES)
- Oro har, ekoizpen- eta gizarte-sare osoa, bai banakoari dagokionez, bai elkarteei dagokienez.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,92 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,08. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-bereizketarik handiena Lurralde Historikoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Sintesi-eragiketa denez, iturri-eragiketetara jotzen du. Iturriei dagokienez, zehaztasun eta fidagarritasun handia bermatzen da, eskuragarri dauden iturri guztietako datuak erabiliz (Eustatek egindako 8 eragiketa, direktorio edo inkesta).
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Sintesi-eragiketa bat denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Iturri-kopurua: 8
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 19 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 83,30 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 12 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Eragiketa hau koherentea da Eustatek egindako beste estatistika batzuekin, estatistika horietan bildutako datu berberak erabiltzen baititu. Estatistika edo inkestak honako hauek dira:
- Kontu ekonomikoak
- Industria-estatistika
- Merkataritza eta konponketari buruzko inkesta
- Askotariko zerbitzuen inkesta
- Ikerketa zientifikoari eta garapen teknologikoari buruzko inkesta (I+G)
- Berrikuntzaren inkesta
- Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
- Kanpo-merkataritzaren inkesta
15.4. Barne-koherentzia
Barne-koherentzia bermatzen dute iturri-eragiketetan egiten diren kontrolek eta baliozkotzeek.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 9000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Datuak argitaratu ondoren, behin betikotzat joko dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak beste estatistika-emaitza batzuetatik eratorritako datuetatik lortzen dira:
- Jarduera ekonomikoen direktorioa
- Kontu ekonomikoak
- Industria-estatistika
- Merkataritza eta konponketari buruzko inkesta
- Askotariko zerbitzuen inkesta
- Ikerketa zientifikoari eta garapen teknologikoari buruzko inkesta (I+G)
- Berrikuntza teknologikoari buruzko inkesta
- Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
- Kanpo-merkataritzaren inkesta
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Eragiketaren arduradunak dagozkion tauletako txantiloiak egiten ditu, eta eragiketa bakoitzeko teknikariak horietara sartzen dira, eragiketari buruzko datuak bertan sartzeko.
18.4. Datuen baliozkotzea
Sintesi-eragiketa bat denez, datuen balidazioa iturri-eragiketetan egindako kontroletan egiten da.
18.5. Datuen bilketa
Datu estatistikoen ustiapen honetan sartzen dira lehendik zenbakituta zeuden jarduera ekonomiko guztiak, bai industriakoak, bai zerbitzuetakoak, informazioaren eta komunikazioaren industriarekin duten harremana izendatzaile komuna dutenak.
18.6. Doikuntza
Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak