Biztanleria aktiboaren kualifikazioaren inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Biztanleria aktiboaren kualifikazioaren inkesta
Eragiketaren kodea
050402 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna
Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Beste erakunde partaide batzuk
Eustat

Gai-arloa
Lan merkatua

Maiztasuna
Lau urtekoa 
Eragiketa-mota
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
Lehen mailako datuak zuzenean biltzea laginketa bidez

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria aktibo eta aktibo potentzialaren kualifikazio-egoera ezagutzea, eta, horretarako, garatutako prestakuntza arautuaren, arautu gabeko prestakuntza osagarriaren, auto-prestakuntzaren, lan-esperientziaren eta -kualifikazioaren eta lanbide-ibilbide orokorraren aldagai nagusiak aztertzea.

Aztertzeko aldagai nagusiak

Prestakuntza arautuaren maila

Prestakuntza arautuak lan-merkatuan duen eragina

- Biztanleriaren lan-esperientziaren maila

- Arautu gabeko prestakuntzak enpleguan duen eragina 

- Atzerriko hizkuntzen ezagutza-maila

- Euskal AEko biztanleria aktibo eta aktibo potentzialaren kualifikazio-egoerari buruzko tipologia batera hurbiltzea

- Enpleguaren eta prestakuntza arautuaren arteko egokitzapen-mailan distortsioak detektatzea

Eremua

Biztanleria:
Urte osoan edo gehiena ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa. Eragiketaren erdialdean, lortu beharreko datu espezifikoen bilketa 16-64 urteko biztanleria aktibora eta potentzialki aktibora mugatu ohi da.
Lurraldea:
Lurralde historikoa eta eskualdea.
Denbora:
Datuak lau urtean behin jasotzen dira, eta eragiketa egiten den urteetako azken hiruhilekoan jasotzen da informazioa.

Galdetegiak

Galdetegiak

Zabalkundea

Internet:

Zabalkunde orokorra. Organo Estatistikoa

Eustat


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar