2018/03/08ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018” txostenak emakumeen egoerari buruzko informazio estatistiko esanguratsuena biltzen du

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Eustatek bere webgunean argitaratu du gau “Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018” txostena. Horren helburua da emakumeen egoerari buruz jasotako informazio estatistiko esanguratsuena biltzea. Horretarako, bost kapitulu handi egin dira eta, generoaren ikuspegitik aztertu dira biztanleria, lana, diru-sarrerak, osasuna eta hezkuntza. Ondoren beste bi gehituko dira: bizitza soziala eta ahalduntzea.

Argitalpenak eskaintzen dituen datu anitzen artean, nabarmentzekoa da, hezkuntzari buruzko kapituluan, ezagutzaren alorrean ezberdintasun handiak daudela sexuaren arabera. Hala, unibertsitate-irakaskuntzan, emakumeek ia ez dute ingeniaritza selektibitate ondoko aukeren artean hautatzen, hezkuntzaren zientziak eta osasunaren zientziak hautatu ohi dituzte, eta ondoren gizarte- eta zuzenbide-zientziak.

graf0014662_01_e.png

Zehazki, gehien eskatutako 30 titulazioen sailkapenean, bereziki nabarmentzekoa da gizonek, gehien eskatzen diren zortzi titulaziotatik bosten kasuan, ingeniaritza motaren bat hautatzen dutela. Beste hirurak Administrazioa eta enpresen zuzendaritza, Lehen Hezkuntza eta Jarduera fisiko eta kirolaren zientziak dira.

Emakumeen kasuan, sailkapeneko 22 eta 30. postuetara jo behar da, ingeniaritzarekin lotutako titulazioren bat aurkitzeko, zehazki, industria-teknologia eta mekanika. Emakumeek gehien hautatzen dituzten zortzi titulazioak dira: Lehen Hezkuntza, Erizaintza, Administrazioa eta enpresen zuzendaritza, Medikuntza, Haur Hezkuntza, Psikologia, Zuzenbidea eta Gizarte Hezkuntza.

Kapitulu horrek informazio esanguratsua biltzen du:

Emakume eta gizonen hezkuntza-maila hazi egin da azken hamarkadetan, eta emakume gazteek zaharragoek baino hezkuntza-maila altuagoa dute; azken horiek lehen mailako ikasketetan kokatzen dira.

Gaur egun, unibertsitate-ikasketak amaitzen dituzten emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, eta lanbide-ikasketak emakumeek baino gizon gehiagok bukatzen dituzte.

Eskola-uzte goiztiarra handiagoa da, oraindik ere, mutilen kasuan, emakumeen kasuan baino. DBH eta Batxilergoko graduazioak, baita unibertsitate-ikasketenak ere, handiagoak dira emakumeen kasuan; aldiz, lanbide-heziketa, diplomatura eta ingeniaritza teknikoen kasuan, handiagoak dira gizonen kasuan.

Graduatutako hamar emakume unibertsitariotatik, bostek gizarte- eta zuzenbide-zientzietan egin zuten, eta hamar gizonetatik lauk ingeniaritzan eta lauk gizarte- eta zuzenbide-zientzietan.

Diru-sarrerak

Emakumeen eta gizonen batez besteko errenta pertsonala eta familia-errenta pertsona sostengatzaile nagusiaren arabera berariaz jorratzen dira argitalpenean. Kapitulu hori bereziki interesgarria da genero-arrakalari dagokionez:

Emakumeen batez besteko errenta pertsonalak, 2001 eta 2015 artean, gizonena baino baxuagoa izaten jarraitzen du. 2015 urtean, emakumeen errenta pertsonala gizonena baino % 40 baxuagoa zen (15.175€, 25.152€-rekin alderatuta).

Errenta-maila guztiek gizon-proportzio handiagoa erakusten zuten, emakumeek baino; urteko 18.000€ 2015ean. Zifra horretatik behera, aldiz, emakumeen proportzio handiagoa zegoen gizonena baino.

Errentarik gabeko emakumeak % 14,6 ziren, gizonak baino ehuneko lau puntu gehiago (% 10,3) 2015ean.

Lanetik lortutako errentak baxuagoak dira emakumeen kasuan eta, guztizko errentaren % 60a direnez, bereziki eragiten dute genero-arrakalan.

2015ean familiek batez beste 45.180 euroko errenta zuten, sostengatzaile nagusia gizona zenean, eta bereziki erdi mailako tartean eta goi mailakoan kontzentratzen zen; aldiz, sostengatzaile nagusia emakumezkoa zen kasuetan, familiaren batez besteko errenta 35.578 eurokoa zen, eta errenta-maila baxuenetan kontzentratzen zen.

graf0014662_02_e.png

Biztanleria

Kapitulu horrek honako hau ematen du aditzera:

Euskadiko biztanleria % 5 hazi zen 2001 eta 2017 artean, eta 2017ko urtarrilaren 1ean 1.119.441 emakume eta 1.056.378 gizon zeuden.

Emakumeak jaiotakoan bizitza-itxaropena 86 urtekoa zen 2015ean, Europako batez bestekoaren gainetik. Gizonen kasuan, 80 urtekoa zen; 6 urteko ezberdintasun hori murrizten ari da.

2016ko jaiotze-tasa mila biztanleko 8,4koa da, Europako batez bestekoaren azpitik (% 10,0 2015ean); Portugal, Italia eta Grezia daude Euskadiko tasaren azpitik.

Atzerrian jaiotako emakumeak emakume guztien % 9,2 ziren 2016an, eta atzerrian jaiotako gizonak % 8,9.

Bakarrik zeuden pertsonak biztanleriaren % 10 ziren, 4 etxebizitzetatik 1, 2015ean. 10 kasu horietatik 6 kasutan bakarrik zeuden emakumeak ziren.

Guraso bakarreko 90.048 familia zeuden 2015ean, eta horietatik % 87,2 emakumeak ziren gurasoak (10tik ia 9 kasutan).

Lana

Biztanleriaren lana eta jarduera, lan- eta familia-bizitza bateragarri egitea eta emakume eta gizonen asebetetzea dira kapitulu horren ardatz nagusiak. Datu esanguratsu batzuk aipatzearren:

Guztizko lanak ordaindutako lana eta ordaintzen ez dena barne hartzen ditu. Lehenengoan, gizonek emakumeek baino ekarpen handiagoa egin dute, eta ordaindu gabeko etxeko lanetan, oraindik ere, emakumeek gizonek baino ekarpen handiagoa egiten dute.

Gizonek etxeko lanei ekiteko erritmoa emakumeek ordaindutako lanari ekiteko erritmoa baino motelagoa da.

Emakume asko ordaindutako lanera gehitzen dira gizonek baino baldintza okerragoetan, lanaldi mota, kontratu mota edota prestakuntzari dagokion kategoria profesional motaren arabera. Feminizatutako jarduera-sektoreek ez dituzte lan-baldintza onak erakusten.

Lanpostua eta bizitza pertsonaleko zaintza-lanak egiten dituzten emakumeen asebetetzea, enplegatutako gizonena baino baxuagoa da.

Osasuna

Osasun-egoerari, gaixotasun nagusiei eta osasun-zerbitzuei buruz argitalpenak jasotzen dituen hainbat datu esanguratsu:

Emakumeak gizonak baino urte gehiago bizi dira baina ez dute gizonek baino osasun hobea. Osasun txarrarekin bizitako urteak 13,3 izan ziren emakumeentzat eta 10,3 gizonentzat, 2013 urtean.

Emakumeen % 78k eta gizonen % 82k uste zuten beren osasuna ona edo oso ona zela 2013an.

Euskadiko biztanleriaren ia erdiak osasun-arazo kroniko bat dauka. Emakumeen kasuan, hipertentsioa eta kolesterol altua eta gero, artrosia, bizkarreko mina eta zerbikaleko mina dira gaixotasun kroniko ohikoenak.

Buruko osasunari dagokionez, antsietate eta depresio sintomak nagusi direnetan, nabarmen okertu da egoera emakumeentzat, hamar urtetan ehuneko ia 7 puntu hazi da.

Argitalpena irakurterraza eta ikusteko erakargarria izateko diseinatu da. Testua ahalik eta gehien murriztu da eta alde grafikoa landu da bereziki. Gainera, datu-bilaketa eta web-nabigazioa errazten saiatu da, eta gai bakoitzari dagokion informazioa dagokion fitxan banatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018” txostenak emakumeen egoerari buruzko informazio estatistiko esanguratsuena biltzen du

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2018/03/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0014662_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali