Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2002ko laugarren hiruhilekoan, salmentak %3,7 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %1,6ko garapen positiboa da.
Gune ertain eta handietako txikizkako salmentek (ez-espezializatua) %4,9ko hazkunde nominala izan dute laugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %0,7koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %3,1 igo dira 2002ko laugarren hiruhilekoan, 2001eko laugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %2,0koa da, kopuru errealetan.
Txikizkako merkataritzaren sektoreko landunak %2,9 igo dira
2002ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza
espezializatuan edo tradiziozkoan gehitu da gehienbat enplegua (%3,8), sektore
ez-espezializatuan %0,1 bakarrik gehitu baita.
Herrialde Historikoka banatuz gero, laugarren hiruhileko honetan,
Bizkaian izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena;
%5,0ko urte arteko hazkundea izan baita. Atzetik Araba du, indize orokorreko
%2,8ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoan, hazkundea neurritsuagoa izan
da, %2,0koa.
2002. urte guztiko txikizkako merkataritzako salmenten hazkunde
metatua Herrialde Historikoka aztertua, Bizkaian gehiagoa hazi da, %4,0, Araba
eta Gipuzkoan baino, %2,3 eta %2,2 hazi baitira euren salmentak, hurrenez hurren.
2002. urtean, txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen
aldetik, aurreko urtearen aldean, %0,5eko gehikuntza metatua izan da Euskal
AEko guztizkorako eta herrialdeka honako datuak ditugu: Araban %3,0 hazi da
eta Gipuzkoan %0,6; Bizkaian, berriz, %0,2ko jaitsiera txikia izan da.