|
Funtziokako uneko osasun-gastuen banaketan, zatirik handiena osasun-laguntza sendagarriari dagokio oraindik ere. Laguntza horrek ia osorik jasotzen du ospitaleetako eta ospitaleez kanpoko laguntza, guztizkoaren % 59. Hala ere, 1997an zuen pisuaren aldean, ehuneko bost puntu jaitsi da, hazkundea neurritsua (% +1,6) izan baita bi urteetan. Gastuaren ehunekotan, bigarren tokian, kanpoko pazienteei emandako osasun-produktuak daude, eta horiek barne hartzen dituzte farmazia-produktuak eta protesiak. Atal horrek izan du hazkunde erlatiborik handiena (% +21,5), eta uneko gastuaren % 24 izatera pasa da, 1997an baino bi puntu gehiago, hain zuzen ere.
|