|
Herrialde Historikoka banatuz gero, lehenengo hiruhileko honetan, Bizkaian izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %7,0ko urte arteko hazkundea izan baita, txikizkako merkataritza ez espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%8,1). Atzetik Araba du, indize orokorreko %5,6ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoan, hazkundea neurritsuagoa izan da, %4,7koa. Balio errealetan, honako hazkundeak izan dira: %4,8koa Bizkaian, %3,3koa Araban eta %2,7koa Gipuzkoan.
|