|
Herrialde Historikoka banatuz gero, hirugarren hiruhileko honetan, Araban izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %6,0eko urte arteko hazkundea izan baita, txikizkako merkataritza espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%6,6). Atzetik Bizkaia du, indize orokorreko %4,4ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoak, %3,7ko hazkundea izan du. Balio errealetan, honako hazkundeak izan dira: %4,0koa Araban, %2,8koa Bizkaian, eta %1,9koa Gipuzkoan.
|