|
Lurralde historikoka, txikizkako sektoreko salmenta nominalen hazkunderik handiena, urte honetako laugarren hiruhilekoan, Bizkaian gertatu da. Izan ere, % 5,0ko urte arteko hazkundea izan dugu hor, txikizkako salmenta ez-espezializatua gehiago hazi delako. Ondoren, Gipuzkoa dator, indize orokorrak % 4,3ko aldakuntza positiboa izan baitu; Arabak, ostera, hazkunde neurritsuagoxea izan du, % 3,9koa. Kopuru errealetan, % 3,1eko gehikuntza izan da Bizkaian, % 2,1ekoa Gipuzkoan, eta % 2,0koa Araban.
|