|
Lurralde historikoka, txikizkako sektoreko salmenta nominalen hazkunderik handiena, lehen hiruhileko honetan, Bizkaian gertatu da. Izan ere, % 3,4ko urte arteko hazkundea izan dugu hor, txikizkako salmenta ez-espezializatua nabarmen hazi delako. Ondoren, Araba dator, indize orokorrak % 2,4ko aldakuntza positiboa izan baitu; Gipuzkoak, ostera, hazkunde neurritsuagoa izan du, % 1,8koa. Kopuru errealetan, % 2,4ko gehikuntza izan da Bizkaian, % 1,0koa Araban eta % 1,0koa Gipuzkoan.
|