|
Gastuaren zatirik handiena, hots, %91,9 jarduera arruntak ordaintzeko erabili zen, eta gainerakoa, %8,1 inbertsioetarako. Gastu arrunta 1.185 milioi eurokoa izan zen eta honela banatu zen: %94 zuzenean irakaskuntzarako (horren barruan, kapitulurik garrantzitsuena langileria-gastuak hartu zuten, %89 hain zuzen); %0,8 jarduera osagarrietarako, eta %5,2 batez ere jantokiko eta eskola-garraioko zerbitzuko osagarrietarako.
|