2005-12-12ko prentsa-oharra

2004KO OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA



2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleratze gehienak zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin dituzte



Digestio-aparatuko, nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunak izan dira ospitaleratzeko hurrengo arrazoi nagusienak


EUSTATen datuen arabera, 2004. urtean 276.728 ospitale-alta izan ziren; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixo akutuentzako eguneko zentroetan 220.955 pertsona ospitaleratu edo hartu ziren. Aurreko urtearen aldean, beraz, kopuru hori %1,1 gehitu da eta 1.000 biztanle bakoitzeko 131 alta eman ziren.


Medikuaren alta jaso zuten pertsonen %77,3ak ospitale publikoetan jaso zuen arreta eta %22,7ak pribatuetan; pertsona horien guztien %97 Euskal Autonomia Erkidegoan bizi zen. Sexuaren arabera, gizonek (%49) emakumeek (%51) baino alta gutxiago izan zuten. Emakumeen batez besteko adina 54 urtekoa izan zen, eta gizonena 55 urtekoa.


2004. urtean, zirkulazio-sistemako gaixotasunak ospitaleratzeko arrazoi nagusiena izaten jarraitu dute, alta guztien %13,1arekin. Estatuan ere gauza bera gertatu zen (2003. urtean) %12,9arekin.




Zirkulazio-sistemako patologien artean bihotzarekin lotutakoak %49,4 dira; gero zainetako gaixotasunak eta gaixotasun linfatikoak daude %19,1arekin eta azkenik garuneko hodietako gaixotasunak (garuneko hodien hestea) %16,9arekin.


Digestio-aparatuko gaixotasunak ospitaleratzeko bigarren arrazoia izan ziren (kasu guztien %11,7), eta sarrien ematen ziren kasuak ondokoak dira: iztai-etena (%15,5), besikulako harria (%6,2) eta apendizitis akutua (%5,9).


Eguneko ospitaleetako jarduerak gero eta garrantzi gehiago du nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako (batez ere kataratak) gaixotasunen tratamenduan; hori dela eta, gaixotasun hauek garrantzitsuenen artean hirugarrenak dira alta guztien %10arekin. Gero ondokoak agertzen dira: tumoreak, haurdunaldiko, erditzeko eta erditze ondoko arazoak eta arnas aparatuko gaixotasunak; hauetako bakoitza alten %9 inguru da.


Bestalde, neoplastien multzoak (tumoreak) gaixo akutuen ospitaleetako heriotza gehienak eragin ditu (%28,7); bereziki arriskutsuak dira, gainera, trakeako, bronkioetako eta birikako tumoreak. Dena den, multzo honi dagokionez, puxikako tumoreak eragin ditu 2004. urteko ospitaleratze gehienak (bularreko tumoreek baino gehiago); sarrien ageri diren tumoreen artean koloneko neoplasiak izan du gehikuntzarik handiena, 2003. urtearen aldean.


2003. urtearekin erkatuta, odoleko gaixotasun-multzoek izan zuten proportzioz gehikuntzarik handiena, oro har anemiak (%14,8ko gehikuntzarekin), sortzetiko anomaliak (%8,5) eta gaixotasun infekziosoak (%5,5). Hori gorabehera, gaixotasun hauek gutxien ematen direnak dira.


Emakumeen kasuan, haurdunaldiaren eta erditzearen ostean, ospitaleratzeko arrazoi nagusiena nerbio-sistemako eta sentimen-organoen multzoko gaixotasunak izan ziren; gizonen kasuan, zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin zuten ospitaleratze gehien.


Sexuaren arabera gaixotasun-multzo ohikoenak ezberdinak dira. Gizonen artean zirkulazio-aparatuarekin lotutako gaixotasunek eragin zuten ospitaleratze gehien, gero digestio-aparatuko eta arnasako gaixotasunek; emakumeen artean, aitzitik, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak hirugarren arrazoi moduan agertzen dira, horiek baino ospitaleratze gehiago eragin baitituzte haurdunaldi, erditze eta erditze ondoko arazoen multzoak eta nerbio-sistema eta sentimen-organoen multzoak.


Gaixotasun mota eta adin-tarteak aintzat hartuta, 0-14 urte bitarteko biztanleen artean diagnostiko ohikoena (bi sexuen artean gainera) amigdalitis kronikoa eta adenoideak izan ziren; 15-44 urte bitarteko biztanleen artean, aldiz, haurdunaldia eta erditzea izan ziren emakumeen kasuan ohikoenak, eta gizonen kasuan belaun barruko arazoak. 45-64 urte bitarteko biztanleen artean iztai-etena (gizonen kasuan) eta barizeak (emakumeen kasuan). Eta, azkenik, 65-74 urte bitarteko eta 75 urteko eta gehiagoko biztanleen artean kataratak izan ziren ohikoenak, bai emakumeentzat eta bai gizonentzat ere.


Kataratak izan ziren ebakuntza kirurgiko ohikoenak


Sarrien eman ziren prozedura kirurgikoak ondokoak izan ziren: kataraten ebakuntzak, prozedura obstetrikoak (erditzea eragin edo laguntzea) eta artikulazioen (batez ere belaunen) ebakuntzak.


Adin-tarteen arabera, lehenbizi amigdala eta adenoideen ebakuntzak eta gero apendizeen ebakuntzak izan ziren ohikoenak 0-14 urte bitarteko biztanleen artean; prozedura obstetrikoak (erditzea eragin edo laguntzea) eta belaunen ebakuntzak izan ziren nagusi 15-44 urte arteko biztanleen artean; azken hauek eta hernia (edo etenaren) konponketak izan ziren ohikoenak 45-64 urte bitarteko biztanleen artean. Azkenik, adinez nagusienen artean (65-74 urte bitartekoak eta 75 urteko eta gehiagokoak) kataratak izan ziren nagusi, eta gero artikulazioko egiturak konpontzeko ebakuntzak (belauna eta aldaka).












Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleratze gehienak zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin dituzte

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2005/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003269_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali