|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena elikaduraren sektoreari dagokio. %5,6ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %1,7koa. Pertsonen ekipamenduak, alabaina, bilakaera zentzuzkoagoa izan zuten: %2,2koa uneko eurotan eta %1,6koa euro finkotan. Bestelako kontsumo-ondasunen sektoreko produktuen salmenta %2,1 gehitu ziren termino nominaletan eta %4,4 termino errealetan. Etxeko ekipamenduko produktuen salmentek %-2,3 egin zuten behera termino nominaletan eta beherapen hori %-1,9raino igo zen termino errealetan. Azalera handi eta ertaineko atalean elikadura nagusi den azpisektoreek %3,5 gehitu zituzten urte arteko salmentak, gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek, aldiz, %3,0.
|