|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari dagokio. %14,3ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %13,5ekoa. Etxearen hornikuntzako ondasunek ez dute hain hazkunde nabarmena izan; horien hazkundea %1,5ekoa izan da termino nominaletan; tasa hori %0,3koa da, gainera, (positiboa hau ere) termino errealetan. Elikagaien salmentak %1,8 gehitu ziren urteko eurotan, baina %1,8 gutxitu ziren termino errealetan. Beste alde batetik, Bestelako Kontsumo Ondasunen partidak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) %5,8ko hazkunde nominala izan zuen; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, baina, termino errealetan, tasa hori %6,8 bihurtu zen.
|