|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari dagokio. %10,1eko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %8,4koa. Elikagaien hazkundea ertaina izan da: %6,4koa termino nominaletan. Horrenbestez, tasa ere positiboa da, %2,5ekoa termino errealetan. Bestelako Kontsumo Ondasunen produktuen salmentak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) %3,3ko hazkunde nominala izan zuen, txikiagoa beraz; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, baina, termino errealetan, tasa hori %5,2 bihurtu zen. Etxearen hornikuntzako ondasunek jaitsiera izan dute: termino nominaletan, %6,5, eta urte arteko tasa, berriz, -%8,0 izan da termino errealetan.
|