|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkunde-tasarik handiena pertsonen hornikuntzaren sektorean izan zen: %4,0ko hazkunde nominala, %2,4koa balio errealetan. Elikagaietan, berriz, bilakaera motelagoa egon da, %3,6koa uneko eurotan. Euro finkotan bilakaera %-0,7 izan da. Bestelako kontsumo-gaietako produktuen salmentak %1,3 igo dira balio nominaletan eta %1,8ra igo dira termino errealetan. Etxearen hornikuntzako produktuen salmentak %0,7 igo dira balio nominaletan eta hori %-1,5eko jaitsiera bihurtzen da termino errealetan. Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, batik bat elikagaietako azpisektoreek izan dute urte arteko salmenten hazkundea, %1,6koa hain zuzen ere. Gainerako produktuetako azpisektoreek, ordea, %0,7ko hazkundea lortu dute. Euro finkotan %-1,7 eta %-1,4 jaitsi dira hurrenez hurren.
|