|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena elikaduraren sektoreari dagokio. % 6,4ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, % 2,7koa. Etxearen hornikuntzako ondasunek ere hazkunde nabarmena izan dute; horien hazkundea % 5,3koa izan da termino nominaletan; tasa hori, termino errealetan, % 4,0koa da (positiboa hau ere). Pertsonen hornikuntzarako produktuen salmentak % 3,9 gehitu dira euro arruntetan; termino errealetan, hazkundea % 2,9koa izan da. Beste alde batetik, Bestelako Kontsumo Ondasunen partidak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) % 3,2ko hazkunde nominala izan du; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, ordea, termino errealetan, tasa hori % 3,5 bihurtu da.
|