|
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena bestelako kontsumo ondasunen (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) sektoreari dagokio. %12,4ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %10,1ekoa. Pertsonen hornikuntzako ondasunek ere hazkunde nabarmena izan dute; horien hazkundea %3,9koa izan da termino nominaletan; tasa hori, termino errealetan, %3,7koa da (positiboa hau ere). Etxeko hornikuntzarako produktuen salmentak %0,8 gehitu dira euro arruntetan; termino errealetan, aldiz, %1,4ko beherakada izan da. Bestalde, Elikadurak %1,4ko beherapen nominala izan du baina beherakada %-5,5ekoa izan da termino errealetan.
|