2007/11/30eko prentsa-oharra

IKT SEKTOREA 2005. urtea


IKT sektorea euskal ekonomiak 2005ean sortutako aberastasunaren %3,8 izan zen


IKT sektorearen indarra berrikuntzan eta I+Gn nabarmendu egiten da, sektore guztien batez bestekoaren gainetik


Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), milaren bat enpresa, Euskal AEko BPGren %3,8 izan zen 2005ean


Jarduera adarrei begiratuz gero, zerbitzuen sektorean kontzentratzen da enpresa horien %80; zehazkiago, informatikan eta makineria eta ekipoaren alokairuan; hauek 1.411 dira, guzti-guztiak 2.001 direlarik.


IKT sektorearen negozio-zifra 4.443 milioi euro izan zen 2005ean, 1.927 balio erantsiaren terminoetan. 23.406 pertsona enplegatu zituen (langile okupatuen %2,42), 6.872 industrian eta 16.534 zerbitzuetan aritu zirelarik.


1. taula: IKT sektorearen magnitude nagusien bilakaera, eskualdeka eta jarduera sektoreen arabera, 2005ean



Iturria: Eustat


IKT sektoreko enpresek gehiago inbertitzen dute I+Gn gainerakoek baino


IKT sektorearen I+G gastua 74,4 milioi eurokoa izan zen 2005ean, hots, aurreko urtekoa baino %16 gehiago. Zifra hori enpresa guztien I+G gastuaren %11,4 izan zen. Enpresa sektorearen I+G gastuaren hazkundea %7,5 izan zen, eta IKT sektorean horren halako bi, %16,0.


IKT sektorean I+Gn aritu ziren langile kopurua 1.344 izan zen, dedikazio osoko baliokidetzan, 2005ean; 2004aren aldean %11,3ko hazkundea. Berriz ere, sektore honetako hazkunde-portzentajea enpresa sektorearen guztirakoa halako bi da, hori %5,5 izan baitzen.

IKT sektorean I+Gn aritu ziren langile kopurua 732 izan zen, dedikazio osoko baliokidetzan, 2005ean; 2004aren aldean %18,4ko hazkundea. 118 emakumeak izan ziren, lehengo urtean baino %28,3 gehiago.


1.grafikoa: Ikerkuntza eta Garapeneko (I+G) gastuaren eta langileriaren hazkundearen bilakaera, 2004-05, (%).



Iturria: Eustat


Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoa eta IKTren artean. 2.005ean, IKT sektoreko establezimenduen %31k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %16,5ekoa izan zen portzentajea. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %58,3 izan zen ehunekoa eta sektoreen guztirakoan %31,6.


Berrikuntzako gastua 135,4 milioi euro izan zen; horietatik 122,3 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduetan.


Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino.


2. taula: IKT sektoreko barne Berrikuntzako eta I+Gko intentsitatea, eskualdeen, jarduera azpisektoreen eta enplegu-estratuen arabera. 2005 urtea.


Iturria: Eustat


IKT teknologien erabilera orokorra da, baina merkataritza elektronikoa gutxi erabiltzen da baita sektore honetan ere.


IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau. Baliabide horren bidez salmentak egindako establezimenduak %4,7 izan ziren, eta erosketak egindakoak %40,7. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, salmentak %13,4k egin zituzten eta erosketak %43,6k.


2. grafikoa: IKT teknologiak erabiltzen dituzten 10 enplegatu baino gehiagoko enpresak Euskal AEn eta Espainian 2005. (%)

Interneteko sarbidea baduten establezimenduen gaineko %.

Iturria: Eustat eta INE


Espainiako datuen aldean, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, Euskal AEko IKT sektoreko tasak goragokoak dira ia adierazle guztietan.


IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 180 milioi izan ziren, guztirakoa 14.297; inportazioak 394 milioi, guztirakoa 14.537 izan zirelarik.


IKT sektoreko enpresek inportatuetan telekomunikazio ekipoak eta ordenagailuak nabarmentzen dira, guztien arteko %44. Esportazioen aldetik osagai elektronikoak nabarmentzen dira, %45.


Ohar metodologikoa:


IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.


IKT sektorea ELGEk bere egindako irizpideen arabera definitzen da. Informazioaren eta komunikazioaren industriarekin harremana duten jarduera ekonomikoak dira, bai industrialak, bai zerbitzuetakoak. Hona hemen, jarraian, sektore horretan sartzen diren jarduerak EJSN 93- 1. berrikustearen arabera: 3001, 3002, 3130, 3210, 3220, 3230, 3320, 3330, 5160, 5167, 6420, 7133, 7210, 7221, 7222, 7230, 7240, 7250, 7260.


Estatistika eragiketa hau Eustatek egindako ondoko inkestetatik eskuratutako informaziotik abiatuz egin da


-- Jarduera ekonomikoen gidazerrenda

-- Kontu ekonomikoak

-- Industriari buruzko estatistika

-- Merkataritza eta konponketaren gaineko inkesta

-- Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen Inkesta

-- Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistika

-- Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta-TBI

-- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta: Enpresak

-- Kanpo-merkataritzaren estatistika



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tel.::+34-945-01 75 08 Faxa::+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKT sektorea euskal ekonomiak 2005ean sortutako aberastasunaren %3,8 izan zen

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2007/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004382_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali