2007/12/28ko prentsa-oharra

OSASUNAREN KONTUA 2006. urtea


Euskal AEn, 2000-2006 urteen bitartean, osasun gastuaren urteko batez besteko hazkunde tasa %8,1 izan zen


Biztanleko osasun gastua %55 hazi zen aldi horretan, 2006an 2.002 eurora iritsi zelarik


2006an, Euskal AEn, 4.290 milioi euro gastatu ziren osasungintzan; alegia, 2005ean baino %7,9 gehiago, eta 2.002 euro per capita. 2000-2006 aldian, osasungintzaren gastuaren urteko batez besteko hazkunde tasa metatua %8,1 izan zen, Eustaten datuen arabera.


Gastuaren finantzazioari begiratuz gero, Euskal AEn gastatutako 100 eurotatik 72,3 osasungintza publikoak ordaindu zituen, alegia, guztirakoaren %72,3 2.000ko 1.956 milioietatik 2.006ko 3.096etara pasatu da gastu publikoa; urteko batez besteko tasa metatuan %7,9ko hazkundea.


Erkatzen baditugu osasun gastu publikoa eta herri administrazioen gastu guztia ikusiko dugu zenbaterainoko ahalegina den lehenengo hori. 2.005ean %15,5 izan zen, 2000.aren aldean ia ehuneko puntu bat hazi zelarik. Ahalegin hau ELGEko herrialdetakoaren batez bestekoaren inguruan dabil. Euskal administrazioak (Eusko Jaurlaritza, Foru aldundiak eta udalak) bakarrik kontuan hartuz gero, osasun gastu publikoa, gastu guztiaren aldean, %22,5ekoa izan zen.


1. taula: Euskal AEko Osasun Kontuaren datu eta adierazle nagusiak.


(a): Aurrerapena. * p.p. = Aldea, ehunekotan. (:) ez dago eskuragarri

Iturria: Eustat, Osasunaren Kontua

2. taula. Gastu adierazleak herrialdeka 2005. urtea



EAP Eros ahalmenaren parekotasuna. z: zenbatespena. e: metodología ezberdintasunak

Iturria: EUSTAT, Osasunaren Kontua eta EKO-Osasungintza ELGE 2007 (2007ko ekaina)


Nazioarteko erkaketan, ELGEk eskainitako 2.005 urteko azken datu homogeneoei begiratuz, Euskal AEko per capita osasun gastua 2.446 EAP (erosteko ahalmenaren parekotasuna dolarretan) da; Finlandia (2.331), Espainia (2.255) eta Portugal (2.033) azpitik daude. Gainetik, AEB (6.041, mundu liderra), Norvegia (4.364) eta Suitza (4.177), esaterako. Europar Batasunean osasun gastu per capita handiena Austriak du, 3.519 EAP ($).


Finantzazioari dagokionez, Euskal AEn osasun gastu guztiaren %72,3 gastu publikoa da, inguruko herrialdeetan bezalatsu. Osasun gastu publikoa Euskal AEn, administrazio publikoen gastu guztiaren gaineko %15,5 da. Belgika (14,9), Danimarka (14,4), Suedia (13,6) eta Espainia (15,4) azpitik daude.


Behar bezala kokatzeko Euskal AEKo osasun gastua ELGEko herrialdeen artean, ikuspegia beste eskaintza-adierazleekin osatu behar da: biztanleko mediku kopurua, batez besteko egonaldia, kirurgia-interbentzioak; eta baita osasun adierazleekin ere, esaterako bizi-esperantza, hartara hobeto ezagutuko dugu osasun errealitatea. Adierazle hauek azterturik, Euskal AE ELGEko herrialdeetako batez bestekoaren gainetik dago


3. taula: Egituraren, osasun jardueraren eta osasunaren adierazleak. 2005

Kirurgia interbentzioak; 2004ko datuak. (b) kirurgia interbentzioak; haustura sailetan

Iturria: EUSTAT, Osasunaren Kontua eta EKO-Osasungintza ELGE 2007 (2007ko ekaina)


Euskal AEKo osasun kontuen azterketa xeheago batek agerian jartzen du gastu arrunta %97,3 izan zela eta gainerako %2,7 kapital eraketa gordina (inbertsioa).


Gastu arrunta funtzioen arabera banatuz gero, %72,7 banakako osasun zerbitzuetarako izan zen. Hazkunderik handiena egonaldi ertain eta luzeko asistentzia sanitarioan gertatu da, zeina %13,7ko urteko tasa metatuaz hazi da; funtzio honetan mendekotasun egoeren osasun gastuaren zatirik handiena dago.


Gastuaren garrantziaren aldetik bigarren funtzioa kanpo pazienteentzako produktuena izan zen, gastu arruntaren %22,9. Bi multzo hauek batuz banakako osasun gastua lortzen da, gastu arruntaren %95,6.


4. taula: Osasun gastua funtzioen arabera (milaka eurotan)

*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: Eustat, Osasunaren Kontua


1. grafikoa Osasun gastuaren banaketa hornitzaileen arabera



Iturria: Eustat, Osasunaren Kontua


Hornitzaileen araberako gastuak finko iraun du aztertutako aldian Gastu zatirik handiena (%40) ospitaleetan gauzatu da; ondoren asistentzia sanitario anbulatorioaren hornitzaileak datoz, %28. Egoitza eta erizaintzako instalazioak gastu arruntaren %9 izan ziren; azken lau urteetan gehien hazi den multzoa da, %13,3ko tasa metatuarekin (hemen sartu da mendekotasun egoeren gastua).



Ohar metodologikoa: Eustatek burututako 2000-2006 urte-sailean ELGEko “System of Health Accounts-SHA” metodologiaren arabera agertzen dira mendekotasunaren (long-term-care) gastu sanitarioen datuak.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tlf:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2000-2006 urteen bitartean, osasun gastuaren urteko batez besteko hazkunde tasa %8,1 izan zen

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2007/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004408_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali