2008/09/30eko prentsa-oharra

IKT SEKTOREA 2006. urtea


IKT sektorea euskal ekonomiak 2006an sortutako aberastasunaren %3,9 izan zen


IKT sektorearen indarra berrikuntzan eta I+Gn nabarmendu egiten da, sektore guztien batez bestekoaren gainetik


Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), -2.175 enpresa, 24.277 pertsona okupatu- Euskal AEko BPGren %3,9 izan zen 2006an Enpresa eta langile horiek Erkidegoko guztirakoen %1,3 eta %2,5 dira.


Sektore honen negozio-zifra 4.931,3 milioi euro izan zen; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 2.146,8 milioi; 2006an %11 hazi zen aurreko urtearen aldean.


1. taula: IKT sektorearen magnitude nagusien bilakaera, eskualdeka eta jarduera sektoreen arabera, 2005-2006


(1) euroak miloikotar

Iturria: Eustat


IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago


IKT sektorean enpresen %8,1ek I+G egiten du; gainerako sektoreetan %0,7k; handia da aldea. Gainera, sektore honek, berak bakarrik, I+G egiten duten enpresen %14,8 du bere baitan.


IKT sektore barruko I+G gastua 73,5 milioi eurokoa izan zen 2006an; aurreko urtekoa baino %7,5 gehiago. Zifra hori enpresa guztien barruko I+G gastuaren %10,2 izan zen.


Sektore honetan, 2006an, 1.423 langile aritu ziren I+Gn, 2005ean baino %12,0 gehiago; enpresek, oro har %6ko langile-hazkundea izan zuten.


Enpleguan gehiago sakonduz, sektoreak 772 ikertzaile enplegatu zituen dedikazio osoko baliokidetzan, 2006an; 2005aren aldean %12,2ko hazkundea. 170 emakumeak izan ziren, lehengo urtean baino %17,4 gehiago.

1. grafikoa: I+G+i IKTko enpresetan, eta sektore guztietan. 2006 (%)

Iturria: Eustat


Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2.006an, IKT sektoreko establezimenduen %38,3k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %16,6koa izan zen portzentajea. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %48,1 izan zen ehunekoa eta sektoreen guztirakoan %32,7.


Berrikuntzako gastua IKT establezimenduetan 144,2 milioi euro izan zen; horietatik 129,3 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduetan.


Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+b-ra gainerako sektoreetan baino.

2. taula: IKT sektoreko barne Berrikuntzako eta I+Gko intentsitatea, eskualdeen, jarduera azpisektoreen eta enplegu-geruzen arabera. 2006 urtea.

Iturria: Eustat


IKT teknologien erabilera orokorra da, baina merkataritza elektronikoa gutxi erabiltzen da baita sektore honetan ere.


IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau. Baliabide horren bidez salmentak egindako establezimenduak %5,5 izan ziren, eta erosketak egindakoak %44,5. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, salmentak %10,9k egin zituzten eta erosketak %42,9k.


2. grafikoa: IKT teknologiak erabiltzen dituzten 10 enplegatu baino gehiagoko enpresak Euskal AEn eta Espainian 2006. (%)

* Interneteko sarbidea baduten establezimenduen gaineko %.

Iturria: Eustat eta INE

Espainiako datuen aldean, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, Euskal AEko IKT sektorekoetan alde txikiak ikusten dira begiratutako adierazlearen arabera.


IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 186 milioi izan ziren, guztirakoa 16.647; inportazioak 430 milioi, guztirakoa 17.478 izan zirelarik.


IKT sektoreko enpresek inportatuetan telekomunikazio ekipoak nabarmentzen dira, guztien arteko %26. Esportazioen aldetik osagai elektronikoak nabarmentzen dira, %40.


Ohar metodologikoa:


IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.


IKT sektorea ELGEk bere egindako irizpideen arabera definitzen da. Informazioaren eta komunikazioaren industriarekin harremana duten jarduera ekonomikoak dira, bai industrialak, bai zerbitzuetakoak. Hona hemen, jarraian, sektore horretan sartzen diren jarduerak EJSN 93- 1. berrikustearen arabera: 3001, 3002, 3130, 3210, 3220, 3230, 3320, 3330, 5160, 5167, 6420, 7133, 7210, 7221, 7222, 7230, 7240, 7250, 7260.


Estatistika eragiketa hau Eustatek egindako ondoko inkestetatik eskuratutako informaziotik abiatuz egin da:

- Jarduera ekonomikoen gidazerrenda

- Kontu ekonomikoak

- Industriari buruzko estatistika

- Merkataritza eta konponketaren gaineko inkesta

- Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen Inkesta

- Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistika

- Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta-TBI

- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta: Enpresak

- Kanpomerkataritzaren estatistika



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
+Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKT sektorea euskal ekonomiak 2006an sortutako aberastasunaren %3,9 izan zen

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2008/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004781_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali