2009/05/08ko prentsa-oharra
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA. TXIKIZKAKOAK (BMIt). 2009ko 1. hiruhilekoa
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak%-6,7 jaitsi ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Balio errealetan, prezioen igoeraren eragina kenduta, jaitsiera urte arteko %-7,5 da
Eustatek emandako datuen arabera, 2009ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %-6,7 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Hazkunde nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %-7,5eko urte arteko tasa negatiboa da balio errealetan.
Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE
Iturria: EUSTAT
Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %-8,4 jaitsi ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan, 2008ko hiruhileko beraren aldean. Jaitsiera nominal hori, azpisektoreetako prezioen bilakaeraren emaitza gisa, %-9,0ko jaitsiera erreal bihurtu da.
Balio nominaletan, txikizkako merkataritza ezespezializatua %-3,0 jaitsi da urteko lehenengo hiruhilekoan. Prezioen bilakaera kontuan hartuta, urte arteko tasa errealaren jaitsiera zenbatetsia %-4,6 izan da, 2008ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko jaitsiera-tasarik handiena Etxeko hornikuntzaren sektorean izan zen: %-13,9ko jaitsiera nominala, %-14,9koa balio errealetan. Elikadurak jaitsiera zertxobait neurritsuagoa izan du, %-10,1 uneko euroetan eta %-11,9 finkoetan. Kontsumoko beste ondasunen salmentak %-7,9 jaitsi ziren balio nominaletan, %-10,0 balio errealetan.
Pertsonaren hornikuntzako produktuen salmentak %-3,0 jaitsi dira balio nominaletan eta hori %1,2ko jaitsiera bihurtzen da errealetan.
Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %-3,1ekoa izan da urte arteko salmenten jaitsiera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %-3,0koa izan dute. Euro finkoetan %-4,6 eta %-4,2 jaitsi dira hurrenez hurren.
Lurralde historikoen arabera, 2009ko lehenengo hiruhilekoko txikizkako sektorearen salmenten jaitsierarik handiena Araban izan zen, urte arteko %-7,4; txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %-9,0 jaitsi ziren eta %-3,6 ezespezializatuarenak.
Gipuzkoan %-6,8 jaitsi ziren txikizkako merkataritzaren salmentak; txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %-7,7 jaitsi ziren eta %-4,9 ezespezializatuarenak.
Bizkaiak antzeko bilakaera izan du txikizkako salmentetan: %-6,5ko jaitsiera izan du. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %-8,6 jaitsi dira eta ez-espezializatuetako salmentak %-1,9, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.
Euskal AE osoan, 2008ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %-2,3 murriztu da 2009ko lehenengo hiruhilekoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx