2009-08-03ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2009ko 2. hiruhilekoa
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 3,1 murriztu dira 2009ko bigarren hiruhilekoan
Espezializatu gabeko txikizkako merkataritzan salmentek % 3,0ko urte arteko beherapena izan dute; espezializatutakoen salmentek, aldiz, % 3,2ko beherapena
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak % 3,1 gehitu dira 2009ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, txikizkako barne-merkataritzaren salmentek, desestazionalizatu ostean, % 0,8ko gehikuntza izan dute balio nominaletan.
Balio errealetan, aldiz, eta prezioen eragina kendu ostean, urte batetik bestera txikizkako sektorearen salmentek % 3,5 egin dute behera. Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, balio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak % 0,7 gehitu dira.
Iturria: EUSTAT
Txikizkako merkataritza espezializatuan % 3,2 murriztu dira salmenta nominalak 2009ko bigarren hiruhilekoan, 2008ko aldi beraren aldean; espezializatu gabeko txikizkako merkataritzan, ordea, % 3,0 murriztu dira.
Balio errealetan, txikizkako merkataritza espezializatuak % 3,3ko beherapen tasa izan du eta espezializatu gabeko txikizkako merkataritzak % 3,6 egin du behera.
Txikizkako merkataritza espezializatuan urte batetik besterako beherapen tasarik handiena, balio nominaletan, etxeko hornikuntzaren sektoreak izan du: % 5,8 egin du behera. Pertsonaren ekipamenduaren sektoreak ere egin du behera, % 3,6, balio nominaletan; bestelako kontsumo ondasunen salmentek ere egin dute behera, % 3,2. Beste alde batetik, elikaduran espezializatutako sektoreek % 1,8 egin dute behera balio nominaletan.
Balio finkoetan ere etxeko hornikuntzaren sektorea izan da urte batetik bestera beherapena handiena izan duena: -% 6,8. Bestelako kontsumo ondasunen salmentek % 4,1 egin dute behera eta pertsonaren ekipamenduaren sektoreak % 2,5. Azkenik, elikaduran espezializatutako sektoreek % 1,4 egin dute behera, balio errealetan betiere.
Espezializatu gabeko txikizkako merkataritza, elikadura nagusi den hori, balio nominaletan % 2,4 egin du behera. Espezializatu gabeko merkataritzan, gainerako produktuak nagusi diren horretan, % 5,2ko beherapena izan da balio nominaletan.
Euro konstanteetan, espezializatu gabe dagoen eta elikadura nagusi den txikizkako merkataritzaren salmentek urte batetik bestera % 3,2ko beherapena izan dute. Gainerako produktuak nagusi dituen merkataritza espezializatuan, balio errealetan, % 6,2ko beherapena izan da.
Lurraldeka, 2009ko bigarren hiruhilekoan, Arabako txikizkako barne-merkataritzak % 3,7ko beherapena izan du balio nominaletan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gipuzkoako salmentak % 3,2 jaitsi dira balio nominaletan eta Bizkaiko salmentak % 2,9.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta datuak desestazionalizatu ostean, balio nominaletan Gipuzkoako txikizkako barne-merkataritzaren salmentak % 1,0 gehitu dira; Bizkaian, berriz, % 0,8 gehitu dira eta Araban % 0,2.
Balio konstanteetan, urte batetik bestera Arabak % 4,0 egin du behera, Gipuzkoak % 3,5 eta Bizkaiak % 3,3. Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta eta euro konstanteetan, Arabako eta Bizkaiko salmentak % 0,1 eta % 0,7 gehitu dira hurrenez hurren, eta Gipuzkoakoak % 0,9 hiruhileko batetik bestera.
Txikizkako merkataritzako enpleguak % 0,6 egin du behera 2009ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Arabakoak % 2,5 egin du behera, Gipuzkoakoak % 0,8 eta Bizkaikoak % 0,1.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es