2009-07-16ko prentsa-oharra
IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA, 2007. urtea
Ikastetxe publikoen gastua % 13,9 gehitu zen 2005 eta 2007 urteen artean
Ikasle bakoitzaren gastua 5.185 eurokoa izan zen, bi urte lehenago baino % 14,2 gehiago
EUSTATen datuen arabera, 2007. urtean ikastetxe publikoen gastu osoa 1.689 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2005. urtearen aldean % 13,9 gehitu zen gastu hori. Gastua BPGaren % 2,6 izan zen 2007. urtean. Irakaskuntzako gastu osoaren % 64,7 ikastetxe publikoek hartu zuten; ikastetxe pribatuek, aldiz, 922 milioi euro izan zituzten.
Ikastetxe publikoen gastu gehiena (% 92) jarduera arruntetara bideratu zen eta gainerakoa (% 8) inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunteko 1.562 milioi euroen % 93,2 zuzenean irakaskuntzarako izan zen; % 1 jarduera osagarrietarako eta % 5,8 zerbitzu osagarrietarako (jantokia eta eskola-garraioa) batez ere. Irakaskuntzaren barruan, kapitulu garrantzitsuena langileen gastuena izan zen: kontzeptu horren % 89 izan ziren.
1. grafikoa: Gastu osoaren bilakaera, hezkuntza mailaren arabera (mila €)
Irakaskuntza mota kontuan hartuta, unibertsitate aurreko mailak eman zituzten zentroek gastu osoaren % 75 izan zuten; unibertsitateak % 21ekoa izan zuen eta araubide bereziko irakaskuntza zentroek % 4koa. Ikastetxe pribatuekin alderatuta, unibertsitate publikoak % 11 gehiagoko ekarpena izan zuen gastu osoan.
2005-2007 urteen artean, irakaskuntza motaren arabera gastuaren hazkunderik handiena haur eta lehen hezkuntzan eman zen; hauetan, gastu osoa % 19,7 gehitu zen. Unibertsitatearen gastua % 12,8 gehitu zen eta bigarren mailako irakaskuntzarena % 10,9.
Beste alde batetik, irakaskuntzako gastuen hazkunde-erritmoa handiagoa izan zen ikasleka (% 14,2) unitateka (% 9,6) baino.
Ikastetxe publikoetako eskola-unitate bakoitzeko irakaskuntza gastuak 88.408 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan, eta lehen hezkuntzan 75.879 eurokoak. Bigarren mailako irakaskuntzan DBHk 131.056 euroko gastua izan zuen, batxilergoko lehenengo mailek 178.832 eurokoa eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketak 140.698 eta 156.908 eurokoa, hurrenez hurren.
Ikasle bakoitzaren irakaskuntzako gastua 5.669 eurokoa izan zen haur hezkuntzan, eta lehen hezkuntzan 5.085 eurokoa. Erdi mailako irakaskuntzetan: DBHn 8.632 euro; batxilergoan 7.410 euro eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketan 11.115 eta 11.189 euro, hurrenez hurren. Araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntza, musika, dantza, arteak eta lanbideak) ikasle bakoitzeko gastua 1.292 eurokoa izan zen eta unibertsitatean 6.148 eurokoa.
Ikastetxe publikoen sarrerak, guztira, 1.734 milioi eurokoak izan ziren: sarrera arrunta % 93 eta kapitalaren sarrera % 7. Sarrera arruntaren osagai nagusiak diru-laguntza publikoak izan ziren: guztirakoaren % 92,2. Iturri pribatuek sarrera arruntaren % 5,7 ekarri zuten, batez ere irakaskuntzako kuoten bidez (% 2,8) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien bidez (% 2,7).
1. taula.- Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00. Faxa:+34-945-01 75 01. Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª Carmen San Vicente
Tel.:+34-945-01 75 45. Faxa:+34-945-01 75 01.
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx