2009/10/26ko prentsa-oharra

IKT SEKTOREA 2007. urtea

2007an IKT sektorean 2.376 enpresa eta 25.150 ari ziren Euskal AEn

IKT sektoreak euskal ekonomiak 2007an sortutako aberastasunaren %3,9 ekarri zuen

Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.175 enpresa, 25.150 pertsona okupatu, Euskal AEko BPGren %3,9 izan zen 2007an Enpresa eta langile horiek Erkidegoko guztirakoen %1,3 eta %2,5 dira.

Sektore honen negozio-zifra 5.200,6 milioi euro izan zen; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 2.291,5 milioi; 2007an %6,7 hazi zen aurreko urtearen aldean.

graf0005421_01_e.png

IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago

IKT sektorean enpresen %8,2k I+G egiten du; gainerako sektoreetan %0,7k; handia da aldea. Gainera, sektore honek, berak bakarrik, I+G egiten duten enpresen %14,5 du bere baitan.

IKT sektore barruko I+G gastua 87,3 milioi eurokoa izan zen 2007an; aurreko urtekoa baino %18,7 gehiago. Zifra hori enpresa guztien barruko I+G gastuaren %9,8 izan zen.

Sektore honetan, 2007an, 1.597 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan, 2006an baino %12,3 gehiago.

Enpleguan gehiago sakonduz, sektoreak 840 ikertzaile enplegatu zituen dedikazio osoko baliokidetzan; 2006an baino %8,8 gehiago. 190 emakumeak izan ziren, lehengo urtean baino %11,7 gehiago.

graf0005421_02_e.png

Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2.007an, IKT sektoreko establezimenduen %34,2k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %16,1ekoa izan zen portzentajea. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %53,7 izan zen ehunekoa eta sektoreen guztirakoan %32,0.

Berrikuntzako gastua IKT establezimenduetan 156,2 milioi euro izan zen; horietatik 130,8 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduetan.

Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+b-ra gainerako sektoreetan baino.

graf0005421_03_e.png

IKT teknologien erabilera orokorra da, baina merkataritza elektronikoa gutxi erabiltzen da baita sektore honetan ere.

IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau. Erosketak egindako establezimenduak %48,4 eta salmentak egindakoak %11,2 izan ziren; sektoreen guztirakoan %14,1 eta %3,7.

graf0005421_04_e.png

IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 211 milioi izan ziren, guztirakoa 19.073; inportazioak 470 milioi, guztirakoa 18.903 izan zirelarik.

Bai esportazioetan, bai inportazioetan osagai elektronikoak nabarmentzen dira: %47 eta %30.

Azkenik, Euskal AEko eta estatu osoko IKT datuak alderatuz gero, beti ere 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, bada alderik begiratutako adierazleetan: oro har, Euskal AEko IKT teknologien erabilera gainetik da, merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa kopurua txikiagoa bada ere.

graf0005421_05_e.png

Ohar metodologikoa:

IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.

IKT sektorea ELGEk bere egindako irizpideen arabera definitzen da. Informazioaren eta komunikazioaren industriarekin harremana duten jarduera ekonomikoak dira, bai industrialak, bai zerbitzuetakoak. Hona hemen, jarraian, sektore horretan sartzen diren jarduerak EJSN 93- 1. berrikustearen arabera: 3001, 3002, 3130, 3210, 3220, 3230, 3320, 3330, 5160, 5167, 6420, 7133, 7210, 7221, 7222, 7230, 7240, 7250, 7260.

Estatistika eragiketa hau Eustatek egindako ondoko inkestetatik eskuratutako informaziotik abiatuz egin da:

- Jarduera ekonomikoen gidazerrenda

- Kontu ekonomikoak

- Industriari buruzko estatistika

- Beste zerbitzuen inkesta ekonomikoa

- Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistika

- Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta-TBI

- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta: Enpresak

- Kanpomerkataritzaren estatistika

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada +Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007an IKT sektorean 2.376 enpresa eta 25.150 ari ziren Euskal AEn

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2009/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005421_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali