2009/11/06ko prentsa-oharra
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA. TXIKIZKAKOAK (BMIt). 2009ko 3. hiruhilekoa
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %-4,5 murriztu ziren 2009ko hirugarren hiruhilekoan
Merkataritza ez-espezializatuko salmentek urte arteko %-6,6ko murrizketa izan zuten eta espezializatukoek %-2,9koa
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak %-4,5 jaitsi ziren, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta lan-egutegi homogeneoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek %-0,4ko jaitsiera izan zuten termino nominaletan.
Termino errealetan, prezioen eragina deskontatuta, txikizkako sektoreko salmentek urte arteko %-4,3ko jaitsiera izan zuten. Aurreko hiruhilekoaren aldean, balio finkoetan, %-0,7koa izan zen.
Txikizkako merkataritzaren espezializatuaren salmenta nominalak %-2,9 jaitsi ziren 2009ko hirugarren hiruhilekoan, 2008ko aldi beraren aldean. Ez-espezializatuan %-6,6koa da jaitsiera.
Termino errealetan txikizkako merkataritza espezializatuan %-3,3ko murrizketa-tasa dago, eta ez-espezializatuan %-7koa.
Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko murrizketa-tasarik handiena Elikaduraren sektorean izan zen: %-9,4ko jaitsiera nominala. Pertsonaren ekipamenduaren sektorean %-5,9ko jaitsiera izan da termino nominaletan eta Etxeko ekipamenduan %-0,6. Bestalde, Bestelako kontsumo-gaietan espezializatuek %1,2ko igoera nominala izan dute.
Balio finkoetan, Elikaduran ere izan da urte arteko jaitsierarik handiena: %-9,7. Pertsonaren ekipamenduaren salmentan %-3,5ekoa izan da jaitsiera eta Etxeko ekipamenduan %-2,1. Azkenik Bestelako kontsumo-gaietan espezializatuek %-0,1eko jaitsiera izan dute termino errealetan.
Elikagaiak nagusi diren merkataritza ez-espezializatuaren salmentak %-6,8 jaitsi ziren termino nominaletan. Elikagaiak nagusi ez diren merkataritza ez-espezializatuaren salmentan %-5,1eko jaitsiera nominala izan da.
Euro finkoetan elikagaiak nagusi diren merkataritza ez-espezializatuaren salmentak %-7,3 jaitsi ziren urte artean. Elikagaiak nagusi ez diren merkataritza espezializatuaren salmentetan %-5,3ko jaitsiera dago, termino errealetan.
Herrialdeka, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, Arabako txikizkako barne-merkataritzan %-6,7ko jaitsiera izan da, termino nominaletan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bizkaian %-6,1 jaitsi ziren salmentak termino nominaletan eta Gipuzkoan %-1,1.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta datuak desestazionalizatuta, salmentak %+1,0 hazi dira Gipuzkoan, %-0,9 jaitsi Bizkaian eta Araban %-1,3,
Balio finkoetan, Arabak %-7,1, Bizkaiak %-5,8 eta Gipuzkoa %-0,9, urte artean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, euro finkoetan: Araban %-1,5, Bizkaian %-1,0; Gipuzkoan %+0,3.
2009ko hirugarren hiruhilekoan merkataritza sektoreko enplegua %0,4 igo zen bigarrenaren aldean Euskal AEn. Gipuzkoan %+1,2, Araban %+0,4, eta Bizkaian %-0,1.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es