2010-05-07ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorean, salmentak %5,3 igo dira 2010eko lehenengo hiruhilekoan
Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, salmentak %4,2 igo dira
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %5,3 igo dira 2010eko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.
Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak %4,2 igo dira aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatuta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak %2,8ko igoera nominala izan du.
Sektoreka, 2010eko lehenengo hiruhilekoan eta 2009ko aldi berarekin konparatuta, honako datuak izan dira: txikizkako merkataritza espezializatuko salmenta nominalek %7,6 egin dute gora eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearen salmenta nominalek %0,8.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, etxearen hornikuntzarako gaien sektorea azpimarratu behar da, honek %11,7ko hazkunde nominala izan baitu. Elikagaien salmentek %7,7 egin dute gora, bestelako kontsumo ondasunen salmentek %7,1 eta pertsonaren ekipamenduaren sektoreko salmentek %4,4.
Lurralde historikoka, 2010eko lehenengo hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren salmenta nominalek izan duten igoera handiena Gipuzkoan eman da (%7,0 urte batetik bestera), gero Bizkaian (salmenta nominalek %4,8 egin dute gora aldi horretan) eta azkenik Araban (%3,6).
Prezio konstanteetan, hau da, prezioen eragina kenduta, txikizkako merkataritzaren salmentek %4,4 egin dute gora lehenengo hiruhilekoan.
Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, aurreko urtearen aldean %4,7ko hazkunde erreala izan dute.
2010eko lehenengo hiruhilekoan (2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean), Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealak %2,3 igo dira, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren igoera erreala %5,7koa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena %0,9koa; betiere, 2009ko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan: Etxeko hornikuntzarako produktuen salmenta %11,3 igo da; elikagaien salmenta %9,2, pertsonaren ekipamenduaren salmentak %5,8ko hazkunde erreala izan du eta bestelako kontsumo ondasunak %1,3 igo dira. Hori guztia balio errealetan.
Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek %1,1 egin dute gora eta gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentak %0,3 jaitsi dira.
Hiru lurralde historikoetan eman dira gehikuntza positiboak balio errealetan: Gipuzkoan %5,8 gehitu da, Bizkaia %4,3 eta Araban %1,4.
Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua %1,7 igo da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, eta 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Txikizkako Barne Merkataritza Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Txikizkako Barne Merkataritza Indizeari buruzko datu-bankua