2010-09-10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN SEKTOREA (IKT). 2008. urtea

IKTen sektoreak Euskal AEko BPGaren % 3,9 sortu zuen 2008an

Aurreko urtearekiko balio erantsia % 5,2 hazi zen, sektore guztien osokoa baino puntu bat pasa gehiago

Eustaten datuen arabera, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektoreak 2.299 enpresa eta 25.454 pertsona landunekin, Euskal AEko BPGaren % 3,9 sortu zuen 2008an. Enpresa hauek eta bertako langileak Erkidego osoaren % 1,3 eta % 2,5 dira, hurrenez hurren.

Gainera, sektore honek 5.675,1 milioi euroko negozioen zifra lortu zuen eta balio erantsiaren terminoetan 2.410,4 milioi euroko aberastasuna sortu zuen 2008an, aurreko urtearekiko % 5,2 hazita.

1. taula: IKT sektorearen magnitude nagusien eboluzioa, lurraldeko eta jarduera sektoreko 2007-2008

IKT sektorean I+G egiten duten eta berritzaileak diren enpresen proportzioa gainerako sektoreetakoa baino askoz handiagoa da.

IKT sektorean enpresen % 9,0k I+G jarduerak egiten ditu, gainerako sektore guztietakoa (% 0,8) baino askoz ehuneko handiagoa da hau. Gainera, sektore hau enpresa guztien % 1,3 besterik ez den arren, I+G egiten dutenen % 13,6 dira eta 99,0 milioi eurorekin enpresa guztien barne I+Gko gastu osoaren % 9,7 egiten dute.

Sektore honetan I+Gn aritzen diren langileei dagokienez, 2008an 1.598 ziren lanaldi osoan ari zirenak eta horietatik 380 (% 23,8) emakumeak ziren.

Enplegu honetan gehiago sakonduz gero, esan beharra dago sektore honetan 829 ikertzaile aritu zirela lanaldi osoan eta horietatik 195 (% 23,5) emakumeak ziren.

1. grafikoa: I+G+b IKT sektoreko enpresetan eta sektore guztietan 2008an. (%)

graf0006293_02_e.png

Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

Berrikuntzari dagokionez, I+Gn bezala, alde nabariak daude gainerako sektore guztien eta IKTkoaren artean. 2008an IKT sektoreko establezimenduen % 35,6 berritzaileak izan ziren eta gainerako sektore guztien % 15,0 ere bai. Enpresaren neurria kontuan hartuz gero, 10 langile eta gehiagokoetan % 57,9ra iritsi ziren lehenengo kasuan eta % 31,5era gainerako sektore guztietan.

Berrikuntzan egindako gastuari dagokionez, IKT establezimenduek 225,6 euro bideratu zituzten berrikuntzara, guztiaren % 8,1. Gastu honetatik 212,5 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduei zegozkien, hau da, neurri horretan gastatutako guztiaren % 9,7.

Berrikuntzan eta I+G arloan gastatutako zifrak eta negozioko zifrak (berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate ratioak) alderatuz gero, argi geratzen da IKT sektoreak I+G+b baliabideetarako proportzio handiagoa erabili zuela gainerako sektoreek baino.

2. taula: IKT sektorearen barne I+G eta berrikuntza intentsitatea lurraldeko, jarduera sektoreko eta enplegu estratuko. 2008. urtea.

IKTen erabilera eta merkataritza elektronikoa orokortuago daude IKTen sektorean gainerako sektore guztietan baino

Sektore honetako enpresetan IKT teknologiak asko erabiltzen dira eta merkataritza elektronikoa ere beste sektoreetan baino gehiago erabiltzen den arren, ez dago oso ezarrita, bereziki salmenten atalean. Bitarteko honen bidez erosi zuten establezimenduak % 43,1 izan ziren eta saldu zutenak % 12,9, eta gainerako sektore guztietan % 13,9 eta % 3,4 izan ziren, hurrenez hurren.

2. grafikoa: IKT teknologien erabilera 2008an (%)

graf0006293_04_e.png

Iturria: Eustat. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) industria

Bestalde, IKT sektoreak ondasunen kanpoko sektorean ez du eragin esanguratsurik. 20.279 miloi euroko guztizko esportazioetatik 220 milioi euro IKTenak izan ziren eta 20.118 milioiko inportazioetatik 496 milioi izan ziren IKTenak.

Truke hauetako produkturik ohikoenak osagai elektronikoak izan ziren, bai esportazioetan eta bai inportazioetan; % 47 eta % 45, hurrenez hurren.

Azkenik, Euskal AEko IKTen sektorea eta Estatu osokoa alderatuz gero, 10 langile eta gehiagoko enpresetan zenbait alde daude aipatutako adierazle bakoitzean. Enpresa berritzaileen eta berrikuntzako intentsitatearen ehunekoak handiagoak dira Euskadin, aldiz, merkataritza elektronikoan Estatuak ehuneko handiagoak ditu. IKT teknologien erabilerari dagokionez, lortutako ehunekoak antzekoak dira.

3. grafikoa: Euskal AEko eta Espainiako 10 langile eta gehiago enpresen konparazioa 2008. (%)

graf0006293_05_e.png

Iturria: EUSTAT eta EIN.

Ohar metodologikoa:

IKT sektorean batez ere IKTen garapena, ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera intentsiboa egiten duten manufakturetako eta zerbitzuetako sektoreak daude.

IKTen sektorea ELGAk hartutako irizpideen arabera definitzen da eta informazioaren eta komunikazioaren industriarekin erlazioa duten industria eta zerbitzuen alorreko jarduera ekonomikoak sartzen dira. EJSN93 Rev. 1.ean sektore honetako jarduera hauek daude: 3001, 3002, 3130, 3210, 3220, 3230, 3320, 3330, 5160, 5167, 6420, 7133, 7210, 7221, 7222, 7230, 7240, 7250 eta 7260.

Eragiketa estatistiko hau Eustaten inkesta hauetatik ateratako informazioarekin egin da:

· Jarduera ekonomikoen gidazerrenda

· Kontu ekonomikoak

· Industria estatistika

· Beste zerbitzuen inkesta ekonomikoa

· Ikerketa zientifikoaren eta garapen teknologikoaren gaineko inkesta (I+G)

· Berrikuntza Teknologikoko Inkesta, BTI.

· Informazioaren gizarteari buruzko inkesta enpresetan.

· Kanpo merkataritzaren inkesta

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Sektoreari buruzko prentsa-ohar gehiago.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

IKTen sektoreak Euskal AEko BPGaren % 3,9 sortu zuen 2008an

Eragiketa : 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorearen estatistika-IKT
Eragiketa kodea : 
222315
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2010/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0006293_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali