2010/08/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %1,8 hazi ziren 2010eko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %0,1 hazi ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,8 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Sektoreko salmentak, gasolindegiak sartu gabe, %0,1 hazi ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,0 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %3,5 hazi dira salmenta nominalak 2010eko bigarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %2,0 murriztu dira 2009ko aldi beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %8,0ko hazkunde nominala. Etxeko ekipamenduen salmentak %6,8 hazi dira; Pertsonaren ekipamenduenak %1,9 jaitsi eta Elikagaienak %0,4 jaitsi.
2010eko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %3,9 hazi dira Gipuzkoan urte artean; Araban %1,8 eta Bizkaian %0,4.
Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %0,2 murriztu dira bigarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- ez dute aldaketarik izan (%0,0) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2010eko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %1,5eko jaitsiera dago lehen hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren hazkunde erreala %0,8 da, eta ez-espezializatuan %2,4ko murrizketa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan urte arteko bilakaera positiboa izan da Etxeko ekipamenduan: salmentak %6,0 hazi dira. Elikagaien salmentak %0,7 jaitsi dira; Pertsonaren ekipamenduan %0,7ko jaitsiera dugu, eta Kontsumoko beste ondasunetan %0,4koa, beti termino errealetan.
Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %2,7ko jaitsiera dago eta %0,5ekoa gainerako produktuak nagusi direnetan.
Gipuzkoan %1,7 hazi dira salmenta errealak; Araban eta Bizkaian jaitsi egin dira, %1,8 eta %1,0.
Euskal AE osoan, 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,1 hazi da 2010eko bigarren hiruhilekoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua