2010/11/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,4 murriztu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %2,3 murriztu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,4 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean.
Salmentak, gasolindegiak sartu gabe, %2,3 murriztu ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,9 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %1,5 jaitsi dira salmenta nominalak 2010eko hirugarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %1,7 murriztu dira 2009ko aldi beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan Elikaduraren sektorea nabarmentzen da: %0,5eko hazkunde nominala. Etxeko ekipamenduaren salmentak %2,9 jaitsi dira; Pertsonaren ekipamenduarenak %1,2 eta Kontsumoko beste ondasunarenak %0,1.
2010eko hirugarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %2,0 murriztu dira Gipuzkoan urte artean; Bizkaian %1,3 eta Araban %0,6.
Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %3,2 murriztu dira hirugarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentak -gasolindegiak sartu gabe- %2,6 jaitsi dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2010eko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %1,3ko jaitsiera dago bigarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %2,9 da, eta ez-espezializatuan %2,7koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan. Kontsumoko beste ondasunetan %6,5eko jaitsiera, Elikagaien salmentetan %1,4koa; Etxearen ekipamenduan %1,1ekoa eta Pertsonaren ekipamenduan %0,1ekoa, beti termino errealetan.
Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %2,2ko jaitsiera dago eta %5,8koa gainerako produktuak nagusi direnetan.
Hiru lurraldeetan emaitza negatiboak daude termino errealetan. Gipuzkoan %3,9 jaitsi da, Araban %3,5 eta Bizkaian %2,6.
Euskal AE osoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,7 jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua