2011/02/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %0,1 jaitsi ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan
2010 urtean, salmenten igoera %1,2koa izan zen termino nominaletan
Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,1 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean.
Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,1 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %0,6 jaitsi dira salmenta nominalak 2010eko laugarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %0,4 igo 2009ko aldi beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %5,2ko hazkunde nominala. Barne daude gasolindegiak, ekipamendu informatikoa eta kirol artikuluak, besteren artean. Etxeko ekipamenduetan %9,0ko jaitsiera dago aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Elikadura-produktuetan eta Pertsonaren ekipamenduan %3,0ko jaitsiera bi kasuetan.
Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %0,3koa izan da urte arteko salmenten igoera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %0,2koa izan dute.
Txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,0 jaitsi dira Bizkaian urte artean; Araban %1,3 hazi eta Gipuzkoan %0,7.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,6 murriztu dira laugarren hiruhilekoan.
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %2,4ko jaitsiera erreala izan dute aurreko urtearen aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %3,3 da, eta ez-espezializatuan %1,2koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuan urte arteko erreala negatiboa izan da sektore guztietan. Etxeko ekipamenduan %10,1eko jaitsiera; Elikagai-produktuetan %4,4; Pertsonaren ekipamenduan %2,5 eta Kontsumoko beste ondasunetan %1,9.
Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %1,0ko jaitsiera dago eta %2,3koa gainerako produktuak nagusi direnetan.
Euskal AE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,5 murriztu da 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
2010ko urteko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan ez dago aldaketarik (%0,0), 2010eko datu metatuetan 2009koen aldean.
Termino errealetan, sektorea osorik %0,6 jaitsi da eta gasolindegirik gabe %0,3.
Urte osoan, tasa nominaletan, Gipuzkoan %2,1eko igoera dago, Araban %1,4koa, eta Bizkaian %0,6koa. Termino errealetan: Gipuzkoan %0,0, Araban %-1,8 eta Bizkaian %-0,7.
Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritza sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea %0,2koa izan zen; lurraldeka: Bizkaian %1,4; Araban %-2,4 eta Gipuzkoan %-0,5.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua