2011-08-03ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,4 jaitsi ziren 2011ko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %1,5 murriztu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,4 murriztu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Salmentak, gasolindegiak sartu gabe, %1,5 murriztu ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,2 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %1,4 murriztu dira salmenta nominalak 2011ko bigarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %1,5 hazi dira 2010eko aldi beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %1,7ko hazkunde nominala. Gainerako sektoreetan jaitsi egin dira salmentak. Elikagaien salmentak %4,1 jaitsi dira; Pertsonaren ekipamenduarenak %0,6, eta Etxeko ekipamenduarenak %5,1. Txikizkako ez-espezializatuan, elikagaiak nagusi direnetan %2,3ko igoera dago eta %4,3ko jaitsiera gainerako produktuak nagusi direnetan.
2011ko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektorearen salmenta nominalak %1,2 murriztu dira Bizkaian aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,3 Gipuzkoan; Araban %2,1 hazi dira.
Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %3,5 murriztu dira bigarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %3,0ko jaitsiera erreala izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2011ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,4ko jaitsiera dago lehen hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %4,7 da, eta ez-espezializatuan %1,0koa, 2010eko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan Pertsonaren ekipamenduan izan ezik (%0,0). Etxearen ekipamenduan %6,6ko jaitsiera; Elikagaien salmentetan %7,2koa; Kontsumoko beste ondasunetan %6,8koa, beti termino errealetan.
Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %0,1eko igoera dago eta %8,1eko jaitsiera gainerako produktuak nagusi direnetan.
Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Araban %3,0, Bizkaian %3,7, Gipuzkoan %3,5.
Euskal AE osoan, 2011ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua