2011-11-04ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak % 0,3 igo dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan
Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, salmentak % 1,0 jaitsi dira
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritza sektoreko salmenta nominalak % 0,3 igo dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.
Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak % 1,0 jaitsi dira, aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatuta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 0,2ko jaitsiera nominala izan du.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, bestelako kontsumo-ondasunak azpimarratu behar dira, % 5,3ko hazkunde nominala izan baitute. Gainerako sektoreetan salmentek behera egin dute. Elikagaien salmentak % 1,6 jaitsi dira, pertsonaren ekipamenduaren sektoreko salmentak % 5,7 jaitsi dira eta etxearen hornikuntzarako gaien salmentak % 1,9 jaitsi dira. Txikizkako merkataritza espezializatugabean, batez ere elikagaiak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 0,1 murriztu dira eta batez ere gainerako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 1,6.
Lurralde historikoka, 2011ko hirugarren hiruhilekoan eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Bizkaiko txikizkako sektoreko salmenta nominalek % 0,2 egin dute behera; Gipuzkoakoek % 1,0 egin dute gora eta Arabakoek % 0,3 egin dute gora.
Prezio konstanteetan, hau da, prezioen eragina kenduta, txikizkako merkataritzaren salmentek % 2,7 egin dute behera hirugarren hiruhilekoan.
Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, aurreko urteko hiruhileko bera baino % 2,2ko beherapen erreala izan dute.
2011ko hirugarren hiruhilekoan (2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean), Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealak % 0,6 jaitsi dira, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren beherapen erreala % 3,1ekoa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena % 2,3koa; betiere, 2010eko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: pertsonaren ekipamenduak % 4,7 jaitsi dira, etxearen hornikuntzako gaiak % 3,0 jaitsi dira, elikagaien salmentak % 3,8 jaitsi dira eta bestelako kontsumo-ondasunak % 2,9 jaitsi dira, datu guztiak betiere balio errealetan.
Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek % 2,0 egin dute behera eta gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentak % 4,9 jaitsi dira.
Hiru lurralde historikoetan egin dute behera salmentak, balio errealetan: Araban % 4,2, Gipuzkoan % 2,0 eta Bizkaian % 2,7.
Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 0,3 jaitsi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan, eta 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua