2012/01/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko OSASUNAREN KONTUA 2009

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2005-2009 urteen bitartean, osasun-gastuaren urteko batez besteko hazkunde tasa % 9,0 izan zen

Biztanleko guztizko osasun-gastua 2.602 eurora iritsi zen 2009an, aurreko urtean baino % 6,9 gehiago.

2009an Euskal AEn osasunean eginiko guztizko gastua 5.636 milioi euro izan zen, 2008an baino % 7,5 gehiago, Eustatek ELGEren Osasun Kontuen Sistemaren printzipio metodologikoei jarraiki (System of Health Accounts-SHA) emandako datuen arabera.

2009ko Barne Produktu Gordinaren % 8,8 hartu zuen osasun-gastuak, 2005ean baino 1,8 ehuneko-puntu gehiago. Gastuaren finantzaketa aztertuta, finantzaketa publikoa guztizkoaren % 75,1 izan zen, 4.231 euro 2009an.

Euskal AEko Osasun Kontuaren datu eta adierazle nagusiak. 2005-2009

Erkatzen baditugu osasun-gastu publikoa eta herri administrazioen gastu guztia, administrazio publikoek osasunean egiten duten esfortzuaren adierazlea lortuko dugu. Adierazleak gorantz egin du aldi osoan zehar, eta % 16,3ra heldu da 2009an.

Nazioarteko erkaketan, ELGEk eskainitako 2.009 urteko azken datuak begiratuz, Euskal AEko biztanle bakoitzeko osasun-gastua 3.658 EAP (erosteko ahalmenaren parekotasuna dolarretan) da, Erresuma Batukoa (3.487), Finlandiakoa (3.226), eta Espainiakoa (3.067) baino altuagoa, eta Norvegiakoa (5.352) eta Suitzakoa (5.144) baino baxuagoa, besteak beste.

Finantzaketari dagokionez, Euskal AEn osasun-gastu guztiaren % 75,1 gastu publikoa da, inguruko herrialdeetan bezalatsu. Euskal AEn osasunaren administrazio publikoek egiten duten esfortzuaren adierazlea 16,3 da, Erresuma Batukoa (16,0) Belgikakoa (15,1), Suediakoa (14,8) eta Espainiakoa (15,2) baino altuagoa.

Gastuaren adierazleak herrialdearen arabera. 2009

BPGrekiko ehunekotan, hala ere, gastua % 8,8 da Euskal AEn; beraz, erreferentziako herrialdeen azpitik dago.

Euskal AEKo osasun-gastua ELGEko herrialdeen artean behar bezala kokatzeko, ikuspegia beste eskaintza-adierazleekin osatu behar da, hala nola biztanleko mediku- kopurua, batez besteko egonaldia edo mediku-kontsultak, eta baita osasun- adierazleekin ere, esaterako bizi-esperantza. Adierazle hauek azterturik, Euskal AE ELGEko herrialdeetako batez bestekoaren gainetik dago

Egituraren, osasun jardueraren eta osasunaren adierazleak. 2009

Euskal AEko Osasun Kontuen azterketa xeheago batek agerian jartzen du gastu arrunta 2009ko guztizko gastuaren % 96,6 izan zela, eta gainerako % 3,4 kapital eraketa gordina (inbertsioa) izan zela.

Gastua funtzioen arabera banatuz gero, % 74,2 banakako osasun- zerbitzuetarako izan zen. Hazkunderik handiena egonaldi ertain eta luzeko osasun-laguntzan gertatu zen, % 13,8ko urteko tasa metatuarekin hazi zena; funtzio honetan mendekotasun egoeren osasun-gastuaren zatirik handiena jasotzen da.

Osasun gastua funtzioen arabera

Gastuaren garrantziaren aldetik bigarren funtzioa kanpo pazienteentzako osasun-produktuena izan zen, gastuaren % 17,5. Bi multzo hauek batuz banakako osasun-gastua lortzen da, gastuaren % 91,8.

Osasun gastuaren banaketa hornitzaileen arabera. 2009

Hornitzaileen araberako gastuaren egitura aztertuz gero, ikusten da gastu zatirik handiena (% 40) ospitaleetan gauzatu zela; ondoren anbulatorioko osasun-laguntzaren hornitzaileak datoz, % 27rekin. Egoitzak eta erizaintzako instalazioak gastu arruntaren % 10 izan ziren; azken lau urteetan gehien hazi den multzoa da hau, % 11,4ko tasa metatuarekin (multzo honetan jaso da mendekotasun egoeren osasun-gastua).

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández Tlf:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Osasunaren Kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Osasunaren Kontu. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2005-2009 urteen bitartean, osasun-gastuaren urteko batez besteko hazkunde tasa % 9,0 izan zen

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2012/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0007783_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali