2012/05/07ko prentsa-oharra
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI)- Txikizkakoa. 2012ko 1. hiruhilekoa
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %0,9 jaitsi ziren 2012ko lehenengo hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %1,8 murriztu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,9 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %1,8 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,1 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, txikizkako espezializatuaren salmenta nominalak %1,7 murriztu dira 2012ko lehen hiruhilekoan; txikizkako espezializatu gabean igoera dago, %0,7koa, 2011ko aldi beraren aldean.
Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira: %1,1eko hazkunde nominala. Gainerako sektoreek jaitsierak izan zituzten salmentetan. Elikagaien salmentak %2,6 jaitsi ziren; Pertsonaren ekipamenduarenak %2,5, eta Etxeko ekipamenduarenak %6,9. Txikizkako ez-espezializatuan, elikagaiak nagusi direnetan %1,1eko igoera dago eta %2,2ko jaitsiera gainerako produktuak nagusi direnetan.
2012ko lehen hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,2 murriztu dira Gipuzkoan urte artean, jaitsierarik handiena, eta Bizkaian %0,9; Araban %0,2 hazi ziren.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,1 murriztu ziren lehen hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,9ko jaitsiera erreala izan zuten aurreko urtearen aldean.
2012ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,1eko jaitsiera izan da 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %2,7 izan da, eta ez-espezializatuan %0,9koa, 2011ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan, Pertsonaren ekipamenduan izan ezik, non %0,5 hazi ziren. Etxearen ekipamenduan %5,9ko jaitsiera; Elikagaien salmentetan %4,9koa; Kontsumoko beste ondasunetan %3,6koa, beti termino errealetan.
Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %0,3ko jaitsiera dago eta %4,4koa gainerako produktuak nagusi direnetan.
Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Araban %2,3, Bizkaian %1,6, Gipuzkoan %2,7.
Euskal AE osoan, 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,6 murriztu zen 2012ko lehen hiruhilekoan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua