2012/08/1eko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %6,1 jaitsi ziren 2012ko bigarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %7,3 murriztu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %6,1 murriztu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %7,3 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %3,7 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %3,9 murriztu ziren 2012ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako produktuetan %9,9 jaitsi zen eta Automobilgintzarako erregaian %3,9 igo, beti ere 2011ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,4 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %3. Gainerako produktuen txikizkakoan intentsitate ezberdineko jaitsierak ditugu. Etxeko ekipamenduaren espezializatuan %12,4ko jaitsiera; Pertsonaren ekipamenduan %11,3koa; Kontsumoko beste ondasunetan %5,6 eta Gainerako produktuak nagusi diren txikizkako ez-espezializatuan %7,5.
2012ko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %7,4 murriztu dira Bizkaian urte artean; Gipuzkoan %5 eta Araban %3,8.
Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %7,6 murriztu dira bigarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %8,1eko jaitsiera erreala izan zuten aurreko urtearen aldean.
2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %3,7ko jaitsiera dago lehen hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %6,1 izan zen; Gainerako produktuetan %9,6, 2011ko hiruhileko beraren aldean eta Automobilgintzarako erregai-salmentetan %3.
Elikagaien txikizkakoan urte artekoak negatiboak izan dira bai espezializatuan %7,7, bai elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %5,2. Gainerako produktuen merkataritzan, jaitsierak sektore guztietan. Etxearen ekipamenduan %12,2ko jaitsiera; Pertsonaren ekipamenduan %9,4koa; Kontsumoko beste ondasunetan %7,2koa, eta beste produktuak nagusi diren ez-espezializatuen salmentetan %9,3koa, beti termino errealetan.
Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Bizkaian %8,6, Gipuzkoan %6,5, Araban %6,3.
Euskal AE osoan, 2012ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,8 murriztu da 2012ko bigarren hiruhilekoan.
Oharra: 2012ko bigarren hiruhilekoko Txikizkako Merkataritzaren Indizearekin markoa eguneratu eta indizearen erreferentzi urte berri 2010 ezarri da. JESN-09tik abiaturik sektoretze berria ezarri da, Zerbitzuen Koiunturako Indizean integraturik. Honek guztiak Indizearen serieen birzenbatespena ekarri du.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua