2012-09-28ko prentsa-oharra
2010ean IKT sektorean 2.091 enpresa eta 22.758 okupatu ari ziren Euskal AEn
Sektoreak –enpresa guztien %1,3- euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren %3,2 ekarri zuen
Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.091 enpresa, 22.758 pertsona okupatu, Euskal AEko BPGren %3,2 izan zen 2010ean.
Sektore honen negozio-zifra, 4.002,5 milioi euro; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 1.862,4 milioi 2010ean.
IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago
IKT sektorean enpresen %8,3k I+G egiten du; gainerako sektoreetan %0,9k; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %1,3- I+G egiten dutenen %11,0 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %8,0 -83,9 milioi- egikaritzen ditu.
Sektore honetan, 2010ean, 1.460 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %11,1); haien arteko 377, emakumeak.
Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 718 ikertzaile aritu ziren, haien arteko 193, emakumeak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2010ean, IKT sektoreko establezimenduen %30,9k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %13,8k. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %56,7, eta sektoreen guztirakoan %30,1.
Berrikuntzan IKT establezimenduek 181,4 milioiko gastua egin zuten, enpresa guztienaren %7,0. Gastu horretatik, 140 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %6,5.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino.
Bai IKT teknologiak, bai merkataritza elektronikoa zabalduago daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako establezimenduak %52,0 eta salmentak egindakoak %10,2 izan ziren; sektoreen guztirakoan %14,2 eta %3,9.
IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 221,4 milioi izan ziren, guztirakoa 17.875,5; inportazioak 415,3 milioi, guztirakoa 15.430,5 izan zirelarik.
Esportazioetan nabarmentzen dira: Osagai elektronikoak (%42,5) eta IKT beste produktuak (%31,3) esportazioetan; Osagai elektronikoak (%25,7), IKT beste produktuak (%27,2) eta Telekomunikazio ekipoak (%23,0) inportazioetan.
Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen IKT sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea handiagoa da; berrikuntza intentsitatea eta merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa portzentajea handiagoak dira estatuaren osotasunean. IKT teknologien erabileran portzentajeak oso antzekoak dira.
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.
2009ko datuetatik Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (CNAE-2009) erabiltzen da, gaur egun sektore honetan ondoko jarduerak daudelarik:
INDUSTRIA: 2611, 2612, 2620, 2630, 2640, 2680
ZERBITZUAK: 4651, 4652, 5821, 5829, 6110, 6120, 6130, 6190, 6201, 6202, 6203, 6209, 6311, 6312, 9511, 9512.
Estatistika eragiketa hau Eustatek egindako ondoko inkestetatik eskuratutako informaziotik abiatuz egin da
- Jarduera ekonomikoen gidazerrenda
- Kontu ekonomikoak
- Industriari buruzko estatistika
- Beste zerbitzuen inkesta ekonomikoa
- Zenbait zerbitzuren inkesta
- Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko (I+G) jarduerei buruzko estatistika
- Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta-TBI
- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta: Enpresak
- Kanpo merkataritzaren inkesta
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Sektoreari buruzko prentsa-ohar gehiago.