2013-02-05eko prentsa-oharra
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI)- Txikizkakoa. 2012ko 4. hiruhilekoa
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %4,2 jaitsi ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan
Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %5,0 murriztu ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %4,2 murriztu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %5,0 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,8 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %3,7 murriztu ziren 2012ko laugarren hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %6,0 jaitsi ziren eta automobilgintzarako erregai-salmenta %1,4 igo, beti ere 2011ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,5 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %2,8. Gainerako produktuen txikizkakoan %0,8ko igoera dago gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan, eta indar ezberdinetako jaitsierak gainerako sektoreetan. Etxeko ekipamenduaren espezializatuan %11,2ko jaitsiera; pertsonaren ekipamenduan %6,0koa; kontsumoko beste ondasunetan %3,5ekoa.
2012ko laugarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %4,8 murriztu dira Bizkaian urte artean, jaitsierarik handiena; Gipuzkoan %4,3 eta Araban %2,2.
Prezio finkoetan, alegia prezioen efekturik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %7,0 murriztu ziren laugarren hiruhilekoan
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %7,4ko jaitsiera erreala –prezio finkoetan- izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2012ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %3,1eko jaitsiera izan da hirugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %6,5 izan zen; gainerako produktuetan %8,0, 2011ko hiruhileko beraren aldean, eta automobilgintzarako erregai-salmentetan %5,3.
Elikagaien txikizkakoan urte artekoak negatiboak izan dira bai espezializatuan %7,6, bai elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %5,6. Gainerako produktuen merkataritzan, jaitsierak sektore guztietan. Etxearen ekipamenduan %11,7ko jaitsiera; pertsonaren ekipamenduan %8,3koa; kontsumoko beste ondasunetan %5,2koa, eta beste produktuak nagusi diren ez-espezializatuen salmentetan %2,1ekoa, beti termino errealetan.
Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Bizkaian %7,4, Gipuzkoan %7,0, Araban %5,4.
Euskal AE osoan, 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,7 murriztu zen 2012ko laugarren hiruhilekoan.
Urteko balantzea.
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %3,1eko jaitsiera nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan %3,8ko jaitsiera dago 2012ko datu metatuetan 2011koen aldean.
Termino errealetan, sektorea osorik %5,3 jaitsi da eta gasolindegirik gabe %5,2.
Tasa nominaletan Araba jaitsi da gutxien, %1,4; Gipuzkoa %3,4 eta Bizkaia %3,5. Prezio finkoetan, gauza bera: Araban %4,5eko jaitsiera, Bizkaian %5,3koa eta Gipuzkoan %5,7koa.
2012an txikizkako merkataritzaren enplegu-galera aurreko urteko batez bestekoaren aldean %3,8 izan da Euskal AEn.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua