2013/05/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %2,3 jaitsi ziren 2013ko lehenengo hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,4 nominala hazi da
Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2013ko lehen hiruhilekoan, salmenta nominalak %2,3 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, eta lan-egutegi homogeneoetan. Gasolindegiak sartu gabe, sektoreko salmentak %2,8 jaitsi ziren urte artekoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,4 nominala igo da, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaien salmenta nominalak %1,6 murriztu ziren 2013ko lehen hiruhilekoan; Gainerako produktuenak %3,7 jaitsi ziren eta automobilgintzarako erregai-salmenta %0,6 igo, beti ere 2012ko aldi beraren aldean.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %2,2 handitu zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %4,1 murriztu. Gainerako produktuen txikizkakoan %15,1eko igoera dago gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan, eta indar ezberdinetako jaitsierak gainerako sektoreetan. Etxeko ekipamenduaren espezializatuan %5,1eko jaitsiera; pertsonaren ekipamenduan %9,8koa; kontsumoko beste ondasunetan %2,5ekoa.
2013ko lehen hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %2,5 murriztu dira Bizkaian urte artean. Gipuzkoan %2,4 jaitsi ziren salmenta nominalak eta %1,6 Araban.
Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %5,5 murriztu ziren lehen hiruhilekoan urte artean
Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %5,8ko jaitsiera erreala –prezio finkoetan- 2012ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %4,8 izan zen; Gainerako produktuetan %6,6, 2012ko hiruhileko beraren aldean, eta automobilgintzarako erregai-salmentetan %2,8.
Elikagaien txikizkakoan urte artekoak negatiboak izan dira bai espezializatuan %1,2, bai elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %6,8. Gainerako produktuetan jaitsierak denetan, Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan izan ezik, zeina %12,4 hazi baitzen. Etxearen ekipamenduan %8,0ko jaitsiera; pertsonaren ekipamenduan %12,2koa; kontsumoko beste ondasunetan %5,1ekoa, beti termino errealetan.
Hiru lurraldeetan izan zen jaitsierarik salmentetan termino errealetan: Bizkaian %5,6, Gipuzkoan %5,7, Araban %4,9.
Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,2ko igoera izan da aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.
Euskal AE osoan, 2013ko lehen hiruhilekoan, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %1,5 murriztu zen 2012ko laugarrenaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua