2013-09-23ko prentsa-oharra
IKT sektoreak Euskal AEko BPGren %3,2 sortu zuen Euskal AEn 2011n
Negozio-zifra %2 gehitu zen, nahiz eta enpresa kopurua (%-1,7) eta okupatuena (%-2,9) gutxitu
Eustaten datuen arabera, IKT sektorea (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2.055 enpresa, 22.087 pertsona okupatu, Euskal AEko BPGren %3,2 izan zen 2011n Aurreko urtearen aldean enpresa-kopurua %1,7 gutxitu zen eta langile okupatuak %2,9; BPGri eginiko ekarpenak lehengoan iraun zuen.
Sektore honen negozio-zifra, 2011n, 4.083,6 milioi euro, urtebete lehenago baino %2,0 gehiago; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 1.896,8 milioi; 2010ean baino %1,3 gehiago.
IKT sektorean I+G egin eta berritzaileak diren enpresen ehunekoa gainerako sektoreenaren oso gainetik dago
IKT sektorean enpresen %8,5ek I+G egiten du; gainerako sektoreetan %1,0k; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %1,3- I+G egiten dutenen %11,3 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %6,8 -70,3 milioi- egikaritzen ditu.
Sektore honetan, 2011n, 1.245 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %9,5); haien arteko 311, emakumeak. Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 602 ikertzaile aritu ziren, haien arteko 153, emakumeak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta IKTren artean. 2011n, IKT sektoreko establezimenduen %32,8k berrikuntzako jarduerak egin zituzten; sektoreen guztirakoan %12,3k. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehenengo kasuan %58,6, eta sektoreen guztirakoan %30,8.
Berrikuntzan IKT establezimenduek 225,4 milioiko gastua egin zuten, enpresa guztienaren %8,4. Gastu horretatik, 194,0 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %8,8.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+Gko gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+Gko intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, IKT sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+bra gainerako sektoreetan baino. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea 4,0 da sektore honetan eta 1,6 sektore ekonomikoen guztirakoan; barne I+Gn ratioa 1,8 da IKTn eta 0,8 guztirakoan.
Bai IKT teknologien erabilera, bai merkataritza elektronikoa orokortuagoak daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. IKT sektorean erosketak egindako establezimenduak %50,6 eta salmentak egindakoak %8,9 izan ziren; sektoreen guztirakoan %16,1 eta %4,1.
IKT sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua: Esportazioak 271,7 milioi izan ziren, guztirakoa 20.488,2; inportazioak 352,0 milioi, guztirakoa 17.309,7 izan zelarik.
Esportazioetan nabarmentzen dira Osagai elektronikoak (%49,2) eta IKT beste produktuak (%31,4). Inportazioetan, IKT beste produktuak (%30,5) Osagai elektronikoak (%28,7) eta Audio eta bideo ekipoak (%17,4).
Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen IKT sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea eta berrikuntza intentsitatea handiagoak dira; merkataritza elektronikoa egiten duten enpresa portzentajea handiagoa da estatuaren osotasunean. IKT teknologien erabileran portzentajeak oso antzekoak dira.
Ohar metodologikoa:
IKT sektorea manufaktura eta zerbitzuetako sektoreek osatzen dute; beren jarduera nagusia Informazio eta Komunikazioaren Teknologien garapen, ekoizpen, merkaturatze eta erabilera intentsiboarekin lotuta dago.
Eustaten weba. Metodologia-fitxak: IKTen industria
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Sektoreari buruzko prentsa-ohar gehiago